Elkarrizketa: Jaime Razkin, Patia Marketing & Digital Director

Gipuzkoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuta dagoen Patia Europe enpresak ezagutza zientifikoaren alorreko aurrerabideak soluzio teknologiko bihurtzeko lanean dihardu, 2. motako diabetesa prebenitzeko eta kontrolatzeko

 

jaime_patia - copia1.- Zer soluzio eskaintzen du PATIA Europek diabetesaren prebentziorako?

Heriotza eragiten duten arrazoi nagusien artean dago diabetesa, nola Estatuan hala munduan. Pandemia da jada. 2. motako diabetesari dagokie kasuen %90. Ez dago alarmista izan beharrik, baina errealista izan behar da. 2. motako diabetesa prebeni daiteke. Horretarako, 2. motako diabetesaren aldez aurretiko joera genetikoa ezagutzea erabakigarria da. Gure arriskua zein den baldin badakigu, gaixotasunari eta ondoriozko konplikazio larriei aurrea hartzeko gai izango gara. Zenbat eta lehenago ezagutu arriskua, hainbat eta arinago hartu ahalko ditugu neurriak.

Beste hitzetan esanda, alda ezin daitekeen arrisku-faktore batez, hots, genetikaz, ohartarazten digu testaren emaitzak. Horrenbestez, alda daitekeenaren gainean jardun ahalko dugu, alegia, elikadurako eta jarduera fisikoko ohituren gainean.

Obesitatea eta 2. motako diabetesa prebenitzeko programa da DIABETESprevent. Lehenik eta behin, patologia hori garatzeko aldez aurretiko joera genetikoa ezagutzeko aukera ematen du; bigarrenik, prebentziorako tresna erabilgarriak ematen dizkigu.

 

2.- Zer onura ekar diezagukete horrelako soluzio teknologikoek?

Prebentziorako sistema eraginkorra da DIABETESprevent, arrisku-testarekin batera erabiltzen den aplikazioak dituen funtzionaltasunei esker. Prebentzioaren helburu diren oinarrizko bi alderdietan eragiteko aukera ematen du tresna horrek, hau da, jarduera fisikoaren praktikan eta elikadura osasungarrian.

DIABETESprevent aplikazioak osasun-adierazleak neurtu eta erregistratzen ditu. Erregistratutako datuak grafikoetan ikusgai daude, eta, besteak beste, bilakaera azter daiteke edo datuok medikuarekin parteka daitezke hobekuntzak lortzeari begira. Aplikazioak kalkulagailu bat du gorputz-masaren indizea (GMI) ateratzeko, jarduera fisikoko erronkak ezarri daitezke, eta erregistro, tratamendu mediko zein ohiko txosten guztien jarraipena egin daiteke. Liburutegi mediku praktiko bat ere badu. Aplikazioa edonorentzat erabilgarri dago Google Play eta Apple Store plataformetan.

 

3.- Soluzio teknologikoez gain, bestelako zerbitzurik eskaintzen duzue?

Patiak Donostian du egoitza, eta bertatik enpresa sendotu eta merkatu globala zabaldu nahi dugu. Gure produktu sortaren artean daude iragarpen-tresna genetikoak, diagnosirako soluzioak eta, batez ere, garapen digitalak. Horiek guztiak obesitateari eta 2. motako diabetesari aurre egiteko lagungarriak.

Teknologia aprobetxatzen jakitea izango da erronkarik handiena. Ez bakarrik produktu hobeak sortzeko, baita gure osasuna hobetzeko egin dezakegun gehiena gure kaxa egin dezakegunaren kontzientzia hartzeko ere. Era berean, Patian garatzen ari garen zerbitzuek osasun publikoa dute xede. Izan ere, arazoei eta obesitatearen zein 2. motako diabetesaren gastuei aurre egiteko soluzio eraginkorrak eta fidagarriak eskaintzeke daude, bereziki, prebentzioari dagokionez.

 

4.- Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean diharduzue. Zer ekarpen egiten diote horrelako inguruek PATIA moduko erakunde bati?

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko inguru batean lan egiteak hainbat abantaila ditu PATIA bezalako enpresa batentzat. Kokapen fisikoa pribilegio bat da, noski, inguru natural horrek piztu egiten baitu Miramonen gauzatzen dugun jarduera. Baina, hauexek lirateke alderdirik aipagarrienak: Parkeko enpresen ekoizpen-jarduera guztiaren sinergiak aprobetxa ditzakegu, berrikuntzaren bultzada senti dezakegu eta aukera zabalagoak bilatzeko erronka partekatu dezakegu.

Partekatu

Beste berri batzuk