Elkarrizketa: Fernando Álava, PixyBit enpresaren fundatzailea

Araba

PixyBit mugikor, web eta Gauzen Internet aplikazioak garatzen dituen eta programazio-trebakuntza eskaintzen duen enpresa da.

 Fernando Alava1. Mugikor, web, IoT… aplikazioak Nola laburtuko zenuke PixyBiten egitekoa eta zergatik eskaintzen duzue trebakuntza?

Gaur egun teknologia egiten ari den bidearen helburua mota guztietako gailuei inteligentzia eta sentsoreak jartzea da, eta horri IoT edo Gauzen Internet deritzo. Guk informazio hori guztia jasotzen duten web eta mugikorrerako aplikazioak garatzen ditugu eta ikertzeko eta prozesu guztiak hobetzeko tresnak egiten ditugu, helburua beti da hobetzea.

Era berean, programazio-trebakuntza eskaintzen dugu eguneratuta mantentzeko eta ikasteko modurik onena egitea eta ondoren azaltzea delako. Gainera, etorkizuneko lankideak bilatzeko balio digu.

 2. Aplikazio mugikorrak web arrunten lekua ari dira hartzen?

Ez, webak eta aplikazioak bateragarriak dira, informazio bera erabiliz lan egiteko bi era desberdin baitira.  Weba irekiagoa da, beti izango du leku berezia. Guretzat mugikorrak eta gainerako gailuak komunikatzeko balio duen oinarria da eta gainera marketinerako tresna beharrezkoa da. Eta mugikorrak eta app-ak beti doaz aurretik, NFC bezalako sentsore berriak eskuratzeko aukera baitute. Era berean pertsonalagoak dira, eta neurri handiagoan errespetatzen dituzte erabiltzailearen pribatutasuna eta denbora. Adibidez, push jakinarazpenak bidaltzea baimendu dezakete edo ez, eta harrera-ordutegia kontrolatu, hau da, emailaren edo spam-aren guztiz kontrako erabilera dute.

 3. Ikerketa eta garapena PixyBit enpresaren oinarrian daude, Epe labur edo luzerako beste proiekturik garatzeko asmorik baduzue?

Eusko Jaurlaritzarekin

Eraikin handietako kontagailu elektrikoen irakurketak jaso eta teknikariei kontsumoa ikusten eta murrizten laguntzen diegu, biztanleei dirua aurreraraziz.

Baina hau garrantzitsua da, adituak beraiek dira eta guri, geure teknologia erabiliz, laguntzeko irakaspenak ematen dizkigute.  Teknologia hutsak ez du baliorik arazoan aditua den erabiltzailerik gabe.

SPCrekin

SPC datozen gailu berriak ulertzen laguntzen digun adimendun gailuen ekoizle eta banatzailea da: wearableak, haurrentzako robotika edo etxe-adimendunerako gailuak. Eta guk beren warableekin eta tabletekin komunikatzen diren appen bidez laguntzen diegu (ordulariak eta eskuturreko adimendunak).

Aztes ingurumen-ingeniaritz

Birziklapenarekin zerikusia duen gai oso erabilgarria ari gara lantzen. Guztioi lagunduko digu, baina oraindik ezin dute ezer gehiago gehitu. Beraz, adi datozen hilabeteotan! 🙂

4.- PixyBit bezalako enpresari zer ematen dio egoitza ATPa bezalako inguru teknologikoan izateak?

Lehenik, hasten lagundu digu. Eta ondoren, inguruarekin eta lehen bezeroekin harremanetan jartzen lagundu digu. Beraz, enpresaren lehen 5 urteetan egoitza eskaini diguten BIC Arabako eta Arabako Teknologia Parkeko lagunei eskerrak eman nahi dizkiegu eta etorkizunean bertan izaten jarraitzeko aukera izatea gustatuko litzaigukeela jakinarazi.

Partekatu

Beste berri batzuk