Bizkaiko Parkea, “BILBAO MENTORING CONFERENCE” 2017 jardunaldian

Atzo, asteartean, II. Bilbao Mentoring Conference egin zen Euskalduna Jauregian. Bertan, Euskadiko Teknologia Parkeetako zuzendari nagusi Itziar Epalzak parte hartu zuen,“Mentoring ekintzaileentzako mahai-ingurua eta enpresariak”.

IMG_1189Duela hilabete batzuk Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean gauzatzen ari den mentoring-programa aurkeztu zuen Epalzak bere mintzaldian. Izan ere, talentuaren eta ezagutza-trukearen alde egiten duten balio erantsiko inguru paregabeak dira Euskal Parkeak, eta, horrela izaten jarrai dadin, hainbat ekintza abiarazi dira.

Mentoring teknikaren bidez, mentoreak (sektorearen barruan edo dagokion gaian eskarmentua duen aditu aitortua) mentorizatua gidatzen du eta erronkak jartzen dizkio. Mentoreak bere ezagutzak, gaitasunak eta esperientziak partekatzen ditu, mentorizatuak, bere ikaskuntza kudeatuz, ahalik eta etekinik handiena atera diezaion ibilbide profesionalari. Hala, mentoreak babesa eta motibazioa eskaintzen dizkio mentorizatuari helburuak identifika ditzan eta, gainera, helburuok lortzeko bideak ardazten laguntzen dio.