Parkea Musik Fest, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak zientzia arte bihurtuko du

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak arratsalde honetan Parke Musik Fest-en lehen edizioa izan du. Musikari guztiak Parkeko enpresetakoak diren jaialdi berritzailea da.

Parkeko langileen eta bisitarien artean 1200 lagunek baino gehiagok eman diote babesa ekimenari jaialdia egin den Miramongo zelaietara joanda

_H2A7552 - copiaGipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak arratsalde honetan Parkea Musik Fest-en lehen edizioa hartu du. Parkeko enpresetako 37 langile izan dira protagonista musika-jaialdi honetan; gaur, teknologia eta berrikuntza musikaren artearekin aldatu dute. Ekitaldia enpresa hauetako langileen inplikazio eta parte-hartzeari esker egin ahal izan da: Nesplora, BCBL, Euskadiko Orkestra, Ikusi, Kutxa Fundazioa, Onkologikoa, IK4-Cidetec, Pernod Ricard Winemakers, Ibermática, Pyfesa, IKD Gazte eta Gipuzkoako Parkea, guztiak Parkekoak. Parte-hartu duten talde batzuk hitzordu honetarako osatu dira espresuki.

Lau orduz baino gehiagoz, Gipuzkoako zientzia eta teknologiaren arloko ingurune handienak zientzia artearekin aldatu du eta 1200 lagunek baino gehiagok babesa agertu diote jaialdiari. Anjel Alkain aktorea izan da aurkezle eta musika-estiloen aukera zabala entzun ahal izan da, pop-roka, heavy metala, musika klasikoa edo euskal piezak.

Jaialdian eremu ugari izan dira, denak mugikortasun murriztuko pertsonentzako egokituta. Horrez gain, janari- eta edari-puntuak, birziklatzeko edukiontziak eta abar ere prestatu dituzte. Parkea Musik Festen kudeaketak Ihobek ematen duen ERRONKA GARBIA ziurtagiria jaso du, ekitaldiaren antolaketan hartutako ingurumen arloko neurri iraunkorrak dira eta.

Basque Culinary Center, Donostiako Aquarium, Navega Vela, Free Surf Eskola, Eureka Zientzia Museoa, Euskadiko Orkestra, Hotel de Londres e Inglaterra eta Donostiako La Perla Talaso-Sport zentroaren babesari esker, jaialdira joan direnek laguntzaile horiek antolakuntzarekin partekatu nahi izan dituzten esperientzietako batzuk ere eskuratu ahal izan dituzte.

Parke Teknologiko batek horrelako ekitaldi bat egiten duen lehen aldia izan da, eta lortutako arrakasta ikusita, berriz ere agerian geratu dira enpresa-aukerez gain, aisialdiko, kulturako eta abarreko aukera zabala eskaintzen duela Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak, Donostian erabat txertatutako ingurunean.

Parkea Musik Fest Gipuzkoako Parkearen “Parkerako erronka bat” ekimenari esker egin ahal izan da; izan ere, langileei Parkeko, bertako enpresetako eta langileen bizi-kalitatea hobetzeko ideia-proposamenen prozesuan parte hartzeko aukera eskaintzen die langileei. Aurreko edizioan, Ibermática enpresako Ainhoa Mutiloa langileak Parkean musika-jaialdia egitea proposatu zuen eta proposamenak irabazi egin zuen.

Hala, Ángel Graciak, Ibermática enpresakoak, jaialdiaren balorazio oso positiboa egin du “Parkearen moduko ingurune pribilegiatuan eta baldintza tekniko onekin emanaldia egiteko aukera izatea benetako oparia da lanetik ateratakoan hau egiten duenarentzat. Publiko artean beste ordutegi edo leku batean ikusteko aukerarik izango ez luketen lankideak eta ezagunak ikusteak ere laguntzen du”.

Bestalde, Iraitz Otañok, beste kide batzuekin batera EHUko IKD-Gazte programako parte-hartzaileak, nabarmendu duenez, “proposamen oso

berritzailea eta sortzailea da egin dutena. Oso garrantzitsua iruditzen zait Parkeak EHUko ikasleengan IKD GAZTE proiektuaren bidez jarri duen konfiantza, benetan esperientzia aberasgarria izan baita alderdi guztientzat”.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parketik parte-hartzaile guztiei, Parkeko enpresei, enpresa laguntzaileei eta jaialdira joan diren guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu lehen edizio hau arrakastatsua izan dadin izan duten inplikazioarengatik.