Elkarrizketa: Ibon Salbidegoitia, R&D Manager Meteo for Energy

Araba

Ibon Salbidegoitia, R&D Manager  Meteo for Energy

meteoMeteo for Energy enpresak  meteorologia iragartzeko sistema erabiltzen du produkzio energetikoa hobetzeko. Sistemak hiru aplikazio ditu MeteoCamera, Meteo Satellite eta Meteo Models eta minututik minutura eta luzerako iragarpena egiten ditu posible. Meteo for Energy BIC Araban kokatua dago eta Parkearekin bat argiztapen sarea kudeatzeko proiektuan garatzen ari da.

1.- A priori, eguraldi-iragarpenarekin lotuta daudela dirudi, baina zer da Meteo for Energy zehatz-mehatz?

Meteo for Energy energia berriztagarrien (eguzkiaren energia, hidraulikoa eta eolikoa) instalazioetarako iragarpen meteorologikoko zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin sortu zen.

Testuinguru horren baitan, iragarpenetan dagoen doitasun handia dela eta (meteorologikoak eta merkatu elektrikoan energia saltzearen prezioarekin lotutakoak), eta energia-produkzioaren sektorean zein adimen artifizialeko tresnen (big data, data mining eta machine learning) erabileran lortutako ezagutzari esker, kontsumo energetikoaren sektorearen baitan negozio-lerro berriak merkaturatu ditu.

Duela bi urte, Bigda Solutions negozio-lerroa merkaturatu zuen energia-kontsumo handiko enpresei energia mailako irtenbideak eskaintzeko helburuarekin. Esparru horren baitan, produkzio-kateko gainkontsumoen iragarpenarekin, industriako energiaren erabileraren araberako potentzien optimizazioarekin edo klimatizazioko gastuaren optimizazioarekin lotutako proiektuak garatu dituzte (azken kasu horretan, Meteo for Energy-k sortutako iragarpen meteorologikoekin batera).

2.- Nola egiten duzue lan?

Meteo for Energyk iragarpen meteorologikoetarako eta merkatu elektrikoko plataformak garatu dituzte, baina industria-kontsumoaren sektorerako plataforma amaitzeko prozesuan ere sartuta dago. Sail horren baitan, oraingoz, neurrira egindako proiektuak garatzen ari dira.

Estrategiaren oinarria honako hau da: beharren bezeroetara egokitutako garapenen bidez, etengabeko berrikuntza bilatzea.  Bezeroei energiaren inguruko irtenbideak eskaini ahal izateko kudeaketan, neurketan, kontrolean eta iragarpenean trebatutako adituak ditu.

3.- Parkean argiztapen publikoaren kudeaketako proiektua garatzen ari zarete. Zein da proiektuaren oinarria? Zer balio eskaintzen dio Arabako Teknologia Parkeari?

Arabako Teknologia Parkearekin batera, argiztapen publikoaren kudeaketa-proiektua merkaturatu dute. Meteo for Energy arduratzen da Parkeko argiak pizteaz eta itzaltzeaz baldintza meteorologikoen arabera. Hau da, denbora errealean Meteosat sateliteak emandako informazioarekin eta eguzki-algoritmoekin kalkulatutako argiaren arabera minutu egokia bilatzen dugu.

Hori guztia argiztapen publikoa kudeatzen duen aginte-koadroan urruneko kontrola (telekudeaketa) jarrita egiten da. Era berean, kudeaketa-sistemak etengabe monitorizatzen ditu sareko aldagai ugariak eta erretako bonbillak kontrolatu, kontratatutako potentziak optimizatu eta baimendu gabeko kanpoko kontsumoak edo gorabeheraren batean (argindarrean etenak, adibidez) pizten diren alarmak kontrolatu ahal izateko.

4.- Zer eskaintzen dizue Arabako Teknologia Parkeak?

Ekimen honen baitan ATParekin bideratutako lankidetza funtsezkoa da irtenbide berritzaile hori balioztatzeko eta probatzeko. Gainera, hala, energiaren eta meteorologiaren expertise sailen baitan Smart cities-eko irtenbideak eskaini ahal izateko Meteo for Energyren helburua betetzeko lagungarria da.

ATPak erraztasun guztiak eman dizkigu proiektua arrakasta bihur dadin: kontsumoen informazio historikotik hasi eta koadro elektrikoetarako sarbideraino.

 

Partekatu

Beste berri batzuk