Elkarrizketa: Javier Hurtado de Mendoza, CLUB PARKEko zuzendaria

Bizkaia

Duela aste batzuetatik aurrera, balio erantsi handiko zerbitzu berria eskaintzen zaie Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dauden enpresei eta bertako langileei: CLUB PARKE deritzon ekimen berritzailea. Besteak beste, kirola, gastronomia eta prestakuntza uztartzen ditu klubak.

Zuzendariarekin berba egin dugu, eta CLUB PARKEaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

1.- Duela egun batzuk CLUB PARKE aurkeztu zen, Bizkaiko Parkearen inguruneari balio erantsia ematen dion ekimena. Hain zuzen ere, zer da eta zer eskaintzen du CLUB PARKEak?

IMG_2700 okClub Parke-aren helburua Euskadiko Parkeen Sarearen egunerokotasuna dinamizatzea da, askotariko ekintzen bidez: kirola, gastronomia, aisia, osasuna, etab.

Networkinga, sinergiak eta enpresen eta langileen arteko harremanak hobetzeko inguru adiskidetsua ere eskaini gura dugu.

Enpresei egunerokotasuna errazteko helburu nagusiarekin, edozein motatako ekimenak antolatuko ditugu bulegoetan zein haietatik kanpo. Berezko taldea dugu eta lehen mailako bazkideekin elkarlanean ari gara, askotariko espazioak eskaintzeko.

2.- Goi-mailako profesionalak ere badaude zuen artean, Aitor Elizegi sukaldari ospetsua kasu…

Noski, gure fitxaketa handienetako bat izan da. Haren anaia Asierrekin batera, proiektu gastronomikoaz arduratuko da. Aurrerapen moduan esan diezazueket, besteak beste, dasta, otordu tematiko eta sukaldaritza-ikastaroez gozatzeko aukera egongo dela. Aurreneko hitzordua Gaminiz jatetxean izango da, datorren ekainaren 14an. Baina adi egon, toki mugatuak daude-eta.

3.- Aurreikusita duzuen proiektuen artean, 25.000 m2 inguruko kirol-makrozentroa nabarmentzen da. CLUB PARKEaren izarra al da? Noiz bihurtuko da egi?

Asmo handiko proiektua da, eta urtearen amaierarako edo hurrengo urtearen hasierarako aurreikusita dago. Gimnasio izugarria izango du seminarioaren erdialdean, non askotariko kirol-jarduerak egingo diren. Gainera, 18 padel-pista, futbol-zelai bat eta Eduardo Cellesekin golfa praktikatzeko kantxa ere izango ditugu.

Momentuz, eta kirol anitzeko zentro hori martxan jarri arte, Pádel Derio instalazioetan eskainiko ditugu zerbitzuak. Hainbat gela egokituko ditugu pilates, gap, indar-entrenamenduak, etab. egiteko. Running-klub bat ere abiarazi dugu, Imanol Loizaga profesionalaren gidaritzapean.

Ekintza horiei buruzko informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, gurekin harremanetan jar zaitezkete www.clubparke.eus webgunearen bidez.

4.- Zergatik aukeratu duzue Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea? Zer eskaintzen dizue kokaleku horrek proiektua abiarazteko?

Gure ustez, horrelako proiektu bat behar da Parkearen bizitza dinamizatzeko.

Gazte gogotsu asko daude, lanetik hurbil kirola egiteko, osasuna hobetzeko edota jarduera gastronomikoez gozatzeko prest.

Gure ustez, laneko eta norberaren bizitza bateragarri egiteko modu ona da. Gauzak erraztu egingo ditugu, inolako aitzakiarik egon ez dadin, eta Parkerik osasuntsuena izan gaitezen.

Zuen zain egongo gara CLUB PARKEan.

Partekatu

Beste berri batzuk