“Emakumeak, zientzia eta teknologia”, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Aurten ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parkeek bat egin dute ekimen horrekin, bigarren hezkuntzako ikasleen artean zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzeko

Jardunaldiak urriaren 9an, 10ean eta 11n izango dira, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako parkeetan, hurrenez hurren

Jardunaldi horiek Emakunderekin antolatutako Berdintasun Foroan sartzen dira; bertako parte-hartzaile aktiboa da Parkeen Sarea

 

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak berriro ere egin du bat “Emakumeak, zientzia eta teknologia” ekimenarekin; euskal parkeetan izango da, urriaren 9an, 10ean eta 11n.

Ekimen horren helburua da zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzea, etorkizunean zientzien edo teknologien espezialitatea aukeratzen duten emakumezko ikasleen ehunekoa areagotzeko.

Jardunaldi horiek hiru euskal lurraldeetako bigarren hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaizkie; jardunaldietan, zientzia- eta teknologia-eremuetako emakumeen kasuak ezagutu ahalko dituzte, bai eta sektore horiek ematen dizkieten aukerak, emakumeen ekarpen historikoa eta oraina ere alor horietan, eta arlo berritzaileen inguruko tailer praktikoetan parte hartu ahalko dute, besteak beste, robotikaren, pentsamendu konputazionalaren eta genetikaren arlokoetan.

“Emakumeak, zientzia eta teknologia” jardunaldia APTEk (Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea) sustatutako kanpainan sartzen da; Estatuko hainbat parketan garatuko da, eta, Euskadin, gainera, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen duen eta Parkeen Sarearen lankidetza duen Berdintasun Foroarekin bat egingo du.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen 2017-2020rako Plan Estrategikoaren barruan, ekintza-plan bat nabarmendu behar da, zeina zientzia eta teknologia gizarteratzeko, alor horietan emakumeek duten zeregina babesteko eta hedatzeko, eta gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak hedatzeko eta sustatzeko egiten ari baita.

 

Partekatu

Beste berri batzuk