Euskadiko Parkeek IASPren Munduko 36. Konferentzian hartuko dute parte

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Parke Teknologikoen Nazioarteko Elkartearen urteroko konferentzia Frantziako Nantes hirian egingo dute irailaren 24tik 27ra bitartean

 

Beste urte batez, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko ordezkaritza batek IASPren Nazioarteko Konferentzian hartuko du parte. Konferentzia Frantziako Nantes hirian egingo dute aurten.

Konferentziak zientzia- eta teknologia-parkeetako eta beste berrikuntza arlo batzuetako, oinarri teknologikoa duten inkubategietako, unibertsitateetako eta sektore publikoko adituak bilduko ditu, eta berrikuntza profesionalari babesa emateko azken joerak eztabaidatu eta sakon partekatuko dituzte.

IASP Nantes 2019 konferentziaren leloa hau izango da: “4. Industria Iraultza: berrikuntza arloak eta parke zientifikoak trantsizio arrakastatsua lortzeko funtsezko bultzatzaile gisa”. 4. Industria Iraultzaren ezaugarria izango da teknologia digitalen, bioteknologien eta infinituki txikia denaren fisikaren arteko konbergentzia. Jardunbide egokiak partekatzeko eta azken industria-iraultza hori eta bertako teknologiak parke zientifikoetako industrian izaten ari diren inpaktu handiaren inguruko eztabaida egiteko baliagarriak izango dira saioak. Eztabaidarako beste gai bat izango da bertan egoitza duten enpresei laguntza ematen jarraitzeko beren instalazioak, egitura eta azpiegitura nola aldatu behar izango dituzten.

Euskadiko Parkeen Sareak modu aktiboan hartuko du parte Nazioarteko Konferentzian eta Amaia Bernarásek, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko gerenteak, esku hartuko du bertan hitzaldi batekin. Parke teknologikoetako “balio erantsiko zerbitzuek” duten garrantzia izango da hitzaldiko gaia; izan ere, Euskadiko Sarea horretan aurrekaria da 2017-2020 Plan Estrategikoa abian jarri zuenetik.

Partekatu

Beste berri batzuk