Emaus Fundazioak hondakinen gaikako bilketarako ekimena abiaraziko du Donostiako Teknologi Parkean

Gipuzkoa

 

Gaikako bilketa errazteko, ekimenean parte hartuko duten enpresetan edukiontzi bereiztuak jarriko dira erabilitako liburuak eta arropak berreskuratzeko. Honez gain, enpresa hoiek telefono “berde” bat ere izango dute eskura, beste mota batetako gauzak erretiratzeko: altzariak, tresna elektrikoak edota elektronikoak etabar…

 

Donostiako Teknologi Parkean esperientzia pilotua abiaraziko du Emaus Fundazioak, gaikako hondakin bilketa hain zuzen ere. Ekimen honetan parte hartuko dute Miramonen kokatutako bederatzi empresak: Inasmet, Fatronik, Hospital Guipúzcoa, Ikusi, DHL, Tecnum, Red académica, Cluster Papel eta Aptes.

Ekimena, azaroaren 26an ostiralez aurkeztu zuten Donostiako Teknologi Parkeko zuzendari Lucio Hernandok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendari Javier Zarraonandia eta Emauseko zuzendari Javier Pradinik. Gaikako bilketa errazteko, ekimenean parte hartuko duten enpresetan edukiontzi bereiztuak jarriko dira erabilitako liburuak eta arropak berreskuratzeko. Honez gain, enpresa hoiek telefono “berde” bat ere izango dute eskura, beste mota batetako gauzak erretiratzeko: altzariak, tresna elektrikoak edota elektronikoak etabar…

Lucio Hernando, Parkeko zuzendariak ekimen honetan parte hartzeko duen interesa azpimarratu zuen, gogoratuz Parkeak duela urte bete hasi zuela Emaus Fundazioarekin harremana. Honi esker, bi erakundeen arteko lankidetza sakontzeko aukera izan dute eta etorkizunean Sprilurren menpe dauden azpiegitura guztietan ekimen gehiago abiarazteko aukera aipatu zuen.

Emauseko arduradun Javier Pradinik jakitera eman zuen ekimenaren helburua honako hau dela: prebentzioaren kultura zentro teknologikoetako pertsona guztietara hedatzea, edukiontzi bereziak jarriz eta Miramon aukeratu dutela ekimena abiarazteko, bertan 74 konpainia kokatuta daudelako, 3.300 inguru langilerekin eta eredu bat izan daitekeelako gainerako zentro teknologiko eta industriaguneentzat.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendari Javier Zarraonandiak bere aldetik prebentzioaren garrantzia azpimarratu zuen, Aurrerapen Agirian 2016rako ezarritako %60ko birziklapen kopurua lortzeko hain zuzen ere. Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako plana, gizarterik aurreratuenekin bat datorrela gaineratu zuen.

Partekatu

Beste berri batzuk