Bizkaiko Elikagaien Bankuak gure lurraldeko behartsuei zuzendutako elikagaien bilketarako laguntza eskatzen digu, Bizkaiko Teknologi Parkeko enpresei

Bizkaia

Bilketa abenduaren 14tik 18ra arte egingo da enpresa bakoitzean

Bizkaiko Elikagaien Bankuak, beste urte batez, gure lurraldean dauden behartsuei zuzentzeko diru edo elikagaien bilketa egiteko laguntza eskatzen digu. Elikagaien ordez dirua bilduz gero, Bankuak elikagai bihurtuko luke eta honen berri emango liguke.

Bankua azken hamabost urtetan izan da lan hau egiten eta iaz, 5,50 miloi euroko balioa zuten 2,5 tona elikagai banatu zituen, Bizkaiko 23.000 behartsuri laguntza eskeintzen dieten 230 erakunderen bitartez.

Beraz, elkartasun ekintza honetan parte hartzeko asmoa izanez gero, enpresa bakoitza harremanetan jarri beharko da Bankuko ordezkaria den Angel Blanco-rekin, bilketa antolatzeko, 656 78 24 23 telefonora deituz.

Partekatu

Beste berri batzuk