LANTEKek, Enpresa Arabarren Nazioartekotze Saria jaso du

Lantek Sheet Metal Solutions, Ramondín Cápsulas eta Zigor Corporación konpainiek Arabako Merkataritza Ganbarak ematen dituen Nazioartekotze Saria jaso dute ex aequo, azaroaren 26an Gasteizen egindako ekitaldian.

Aurten 25.edizioa bete duten Nazioartekotze Sariek hiru enpresen lana aintzatetsi dute; guztien ezaugarri nagusietako bat nazioartekotzekoa izanik, honako puntu hauek izan dituzte kontutan enpresak saritzerakoan:

• Arabako Teknologi Parkean kokatutako Lanteken kasuan, bere merkatal jardueraren kokapen anitzaren aldeko inbertsia egiteagatik, bere garapen eta hazkunde ekonomikoa indartzeko.

• Ramondin Càpsulas konpainiari, bere ibilbide eta esportazio bolumenagatik eman diote saria.

• Eta Zigor enpresari azkenik, bere esporazioen berrikuntza eta teknologia maila aurreratuagatik.