Ajebask-ek, Arabako Teknologi Parkeak eta Ceia-k ekintza berritzaileetan diharduten enpresari gazteen arteko topaketa antolatu dute harreman komertzialak sustatzeko asmoarekin

AJEBASK- Euskadiko Enpresari Gazteen Elkarteak, Arabako Teknologi Parkeak eta Ceia-k ospatu dute, Miñanon, “Topatek 10”, enpresa berritzaile gazteen arteko topaketa harremanak egiteko, lankidetzarako akordioak bilatzeko eta esperientzien arteko trukea egiteko helburuarekin. Zita honetan, egunean zehar, berrogeita hamar enpresatik gora parte hartu dute eta Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa eta Kantabriako ekintzaileak bildu ditu. Ekimen honek, gainera, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendaritzaren laguntza izan du.

Egunean zehar, Arabako Teknologi Parkearen instalazioak lan bilera ezberdinetarako eskenatokia izan dira. Alvaro Sarralde Ajebask-eko idazkari nagusiak, eta Jose Manuel Nogales Arabako Teknologi Parkeko zuzendariak eman die ongi etorria partehartzaileei eta hasiera, jardunaldiari.

Nogalesek azpimarratu duenez, enpresal jardueran euren “leit motiv-a” aurkitu duen taldeak burututako ekimen honek “gure enpresentzako jarduera ekonomikoa sortu nahi du lankidetzaren metodologiaren bidez”. Era berean, topaketak enpresei lanean elkar eta guztien onerako aritzeko itunak zehazteko aukera da.

Sarraldek, bere aldetik, jardunaldian izandako 150 alde biko bilera baino gehiago izan direla azpimarratu du, 2001.tik, urtez urte, egiten ari den ekimen batean eta “bazkideen aldetik erantzun ezin hobea duena”. Topaketa hauek, gainera, “beste ekintzaile batzurekin arabar enpresen osasun egoera ona baieztatzeko ere, balio dute”.

Euren enpresei etxetik kanpo sustatzeko eta merkatu berriak bilatzeko lanean laguntzeko helburuarekin, Ajebaskek, Arabako Teknologi Parkeak zein Ceiak, orain urte batzuk jarduera enpresarial ezberdinak antolatzen dihardute arlo ezberdinetako enpresari gazteen arteko sinergiak sustatzeko asmoz.