CTI Soft enpresak Urrezko Q-a lortu du

Gipuzkoa

 

Donostiako Teknologi Parkean kokatutako enpresa hau, IKT arloko lehena da Eusko Jaurlaritzaren Kalitate Saria eskuratzen.

 

CTI Soft, Miramonen kotatutako enpresak eta SPYRO Taldeko garrantzitsuenak, Urrezko Q-a lortu zuen azaroaren 29an. Hau, Eusko Jaurlaritzak, Bikaintasunerako Euskal Fundazioa (Euskalit)-ren bitartez, ematen duen Kalitateari Euskal Saria da.

Beraz, bere 25. urteurrenarekin batera, CTI Soft Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) arloan aipatutako aintzatespena lortu duen lehenengo enpresa da. Saria, datorren abenduaren 16an, Bilbao Exhibition Centre (BEC)-en izango den ekitaldi ofizialean emango zaio.

Urrezko Q-arekin, CTI Soft-ek 1998.an ISO 9001 eskuratu zuenetik gaur egunera arte, Kalitatean eta Eten gabeko Hobekuntzan egindako ibilbideagatik esker ona lortu du. Bidean, 2006an lortu eta 2009.an berriztautako Zilarrezko Q-a ere dago.

Ricardo González CTI Soft-eko zuzendari-kudeatzailearen esanetan “Urrezko Q-a eskuratzen duen sektoreko lehen enpresa izateak baieztatzen du orain hamar urte, bikaintasun europarraren ereduari jarraituz hasitako bidea zuzena zela”. Honez gain, Gonzalezek azpimarratu du “saria ez dela lorpen baten ondorioa askoren eta arlo askotan lortutakoaren emaitza baino” eta “guztia helburu bateratua duten erakunde bateko pertsona guztien partaidetzari esker lortu dela”, gaineratu du.

Urrezko Q-a ematerakoan, prozesua ebaluatzen dutenek kontuan izan dute kudeaketa, enpresaren emaitzak eta eten gabeko hobekuntzarekin izan duen inplikazioa.

CTI Soft, kalitatean aintzindari. Une garrantzitsuak.

  • Gestión SPYRO-ren Software-aren garapenean eta merkaturatzean espezializatua, CTI Soft bere arloko lehen euskal enpresa izan zen ISO 9001 eskuratzen, 1998an.
  • Berriz ere aintzindari izan zen bere sektoreko lehen enpresa bihurtu zenean Kudeaketaren Kalitateari Euskal Saria- Zilarrezko Q-a eskuraturatzerakoan, 2006an eta 2009an.
  • Eta baita, datuen trukean gardentasun eta segurtasun handienak bermatzen dituzten CMMI edo ISO 27001 egiaztagirietan 2 maila lortu zuenean, ere.
  • Gainera, GAIAren ELFO- TEIC Kluster Foroaren partaidea da, bere arloan kalitatean enpresarik aurreratuenak direnekin batera.
  • 2004an, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak eskeintzen duen “Zerbitzuetako Enpresarik Onena” saria eskuratu zuen, kalitatean egindako lanagatik eta sortu zenetik, bere bezeroenganako duen orientazioagatik.
  • 2007an, Eusko Jaurlaritzak kalitatean Bikaintasuna sustatzeko enpresa Eredu gisa aukeratu zuen.

Partekatu

Beste berri batzuk