Tecnaliaren Team Academy Euskadi laborategiak 5 berrikuntza-enpresa sortu ditu hiru urtean

Bizkaia

Team Academy Euskadi hezkuntza-ekimena Finlandiako ikasketa-eredu arrakastatsu batean oinarritzen da. 5 berrikuntza-enpresa sortu ditu ekimen horrek (Manahmana, Entropía, La Factoría, Coincidencias eta AGLA 4D) hiru urte hauetan. Tecnaliaren laborategia Bizkaiko Parke Teknologikoan dago.

Tecnaliako ikertzaileekin elkarlanean enpresa-proiektuak jakintza-alor anitzeko taldeetan garatzeko aukera ematen du Team Academy Euskadi-k. Horretarako, bi ikasketa-programa dituzte: Leadership Adventure eta Leadership Experience. Programa horien emaitzak enpresa-proiektu berrietan eta erronka berriei aurre egiteko buruzagitzarako jarrera eta gaitasun eraberrituak dituzten pertsona berrietan islatzen dira.

Horixe da orain arteko emaitzek erakutsi dutena. Izan ere, Team Academy Euskaditik igaro diren parte-hartzaileen % 100ek eskuratu du lana, eta % 50ek baino gehiagok berrikuntzara bideratutako enpresetan egiten du lan.

Partekatu

Beste berri batzuk