Encuentro de expertos internacionales en Nanoseguridad

Gipuzkoa

“Nanomaterialeen segurtasuna eta arautze erronkak” izeneko kongresuaren agertoki izan da Donostiako Teknologia Parkea maiatzaren 3 eta 4ean. CIC biomaGUNEk antolatuta, nanosegurtasun alorrean nazioarteko adituak bildu ditu kongresuak nanoteknologia industriaren arautze esparruari buruz hitz egiteko.

Parte-hartzaileen artean, Giorgios Katalagarianakis, Europar Batzordeko nanosegurtasun aditua, eta Tom Vvan Teunenbroek, nanosegurtasun kontuetan Herbeheretako Gobernuaren aholkularia izan ziren.

Ekitaldian zehar, nanosegurtasunarekin lotutako Hinamox, Nanopolytox, Nephh eta Enpra egitasmo europarren emaitzak aurkeztu ziren. Euskadin, nanosegurtasunarekin harremana duen zientzia-teknologia-enpresa ehunak proiektuotako bitan dute partehartze garrantzitsua. Ekotek enpresak, Tecnaliak eta Istripuen Prebentziorako Elkarteak Nephh proiektuko partaide dira eta nanoteknologiarekin erlazionatutako kutsadura-iturri posibleak identifikatzea eta baloratzea ditu ardatz Nephh proiektuak.

Partekatu

Beste berri batzuk