Energia, bioteknologia, eraikuntza eta teknologia berriak. Hauexek dira Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek urte honen eta 2011. urtearen artean garatzeko aukeratutako proiektuak. Izen-abizenak dituzten hamar ekimen hauek 648,35 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute, Jaurlaritzaren eta foru erakundeen 31,47 milioiko diru-laguntza jasoko dute eta 2.521 enpleguren sortzaile izango dira. Hamar asmo hauekin erakundeek frogatu nahi dute krisiak ez duela Euskadiko produkzio-jarduera etengo. Diruz lagundutako ekimenen artean Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako hiru enpresek aurkeztutakoak ageri dira: Ibermáticarena, I+G jarduerak garatzea xede duten bere instalazio berrientzako; Ingeteamek aurkeztutakoa, ikerketarako azpiegitura berriak sortzeko eta fabrikazio-prozesuak martxan jartzeko eta, azkenik, Ormazabalena, bere Taldeko enpresa bati zuzendua (Widewall Investiments), erdi-tentsioko eta potentzia energetikoko banaketa-segmentuari dagokionez, I+Gn eta azpiegitura teknologikoetan eta produktiboetan egindako inbertsioengatik.