Energiaren Nazioarteko Agentziak izendatutako adituek energia termikoaren biltegiratze trinkorako teknologiaren garapena aztertuko dute CIC EnergiGUNEn

Araba

Arabako Parke Teknologikoak, Energiaren Nazioarteko Agentziak babesten duen, eta Energia Termikoa Biltegiratzeko munduko I+G sare garrantzitsuena den “Compact Thermal Energy Storage Materials within Components within Systems“ proiektuaren bilera hartuko du urriaren 27tik 29ra bitartean

Stefania Doppiu zientzialariak koordinatuko ditu, CIC energiGUNEren Energia Biltegiratzeko arloaren (TES) laguntzarekin, “Compact Thermal energy storage materials improvement” Lantaldearen zereginak, energia termikoaren biltegiratze konpaktuko teknologiak garatzea helburu duen ENAren ekimen baten barruan, egoitza- eta industria-merkaturako sarbidea errazteko eta energia fosilarekiko mendekotasuna murrizteko

CIC energiGUNEk, baterietan, energia termikoko soluzioetan eta hidrogenoan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kidea den euskal ikerketa-zentroak, Energiaren Nazioarteko Agentziak babestutako “Compact Thermal Energy storage within Components within Systems” proiektuaren bilera hartuko du urriaren 27tik 29ra. “Topaketa Gasteizen egiteak CIC energiGUNE energia termikoaren biltegiratzearen arloan nazioarteko erreferentziazko eragile dela egiaztatzen du”, adierazi du Elena Palomo TESeko arloko zuzendari zientifikoak.

Ekimen horren buru Wim van Helden (AEE INTEC, Austria) eta Andreas Hauer (ZAE Bayern, Alemania) dira, Energiaren Nazioarteko Agentziaren (AIE) “Sol Heating and Cooling” (SHC) eta “Energy Conservation through Energy Storage” (ECES) programen barruan. Energia Termikoa Biltegiratzeko munduko I+G sarerik garrantzitsuena da. Sare horren ibilbidea duela 10 urte baino gehiago hasi zen, eta orain hirugarren aldiz berritu da, partaidetzak arrakasta handia izan duelako eta ekarpen zientifiko handia erakutsi duelako.

Compact Thermal Energy Storage Materials within Components within Systems“ proiektua material berrien garapenean eta karakterizazioan oinarritzen da, eta baita lehendik dauden materialen hobekuntzan –izan daitezkeen degradazioen mekanismoen azterketa eta horien egonkortasuna hobetzea barne–, eta horiek biltegiratzeko osagai eta sistemetan integratzeari buruzko alderdietan ere.

Ildo horretan, merkaturatzea bizkortzeko biltegiratze termikoko teknologia trinko eta merkearen garapena bultzatzea du helburu, denbora gutxi barru eraikuntzaren sektorean berokuntzaren/hoztearen deskarbonizazioari eta ur bero sanitarioaren ekoizpenari eta industria-sektoreko bero-prozesuei lagunduko dielakoan.

Proiektuaren arduradunen ustez, eguzki-energia termikoa eta eguzki-energia elektrikoa erabiliz energia fosilaren eskaria nabarmen murriztu daiteke bi sektoreetan, eta energia termikoa biltegiratzeko teknologia trinko eta merkeak garatzea funtsezkoa izan daiteke horien ezarpena errazteko.

Partekatu

Beste berri batzuk