Enpresa-kudeaketarako mugikortasun-soluzio aurreratuak aurkeztu ditu SPYROk

Gipuzkoa

  • Pasa den ostiralean Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean 200 profesional bildu ziren XVIII. Urteko Biltzarrean
  • Ekitaldian, konpainiak SPYRO kudeaketa-software integratuaren ‘Advance’ bertsio berria ezagutarazi zuen, bai eta smartphone eta tabletentzako ukimen-aplikazio sorta ere: SPYRO Touch. Izan ere, 3 dimentsioko teknologien erabilerarekin batera, aro berriari ekin dio enpresa-kudeaketan.
  • Enpresen nazioartekotzerako bidea, adibide arrakastatsuak enpresetan eta “hodeia” izan dira jorratutako gaietako batzuk.

2013ko irailaren 30a.- SPYROk, izen bereko kudeaketa-softwarea garatzen eta merkaturatzen espezialista den konpainiak, iragan ostiralean egin zuen Donostian XVIII. Urteko Biltzarra. Hitzordura berrehun profesional baino gehiago bertaratu ziren Donostiako Teknologia Parkeko auditoriumean.

“Gurekin hazi nahi al duzu?” izenburupean ezagutarazi du SPYROk kudeaketarako software integratuaren (ERP) bertsio berria: SPYRO Advance. Era berean, SPYRO Touch aplikazio-familia berria aurkeztu zuen. Produktu-belaunaldi berri hori esker, enpresen informazioa edozein erabiltzailerentzat, uneoro eta edozein lekuan eskuragarri dago tabletak eta smartphoneak erabiliz eta lineaz kanpo egonda ere bai.

Bere produktuaren Touch bertsioari dagokionez, SPYROko zuzendari nagusi Ricardo González Lafuentek azpimarratu du erakundeen lehiakortasuna hobetzeko tresna estrategikoa dela. “Duela urte batzuk pentsaezina zen enpresa bati buruzko informazio guztia berehala eskura izatea, gailua pizteko denbora eskaini behar gabe eta modu oso grafikoan, sagurik gabe, elkarreraginean eta informazioa ‘ukituz’. Enpresa-kudeaketaren aro berrian bizi gara eta ziur nago aurkeztu berri duguna irekitzen zaigun aukera-mundu berriaren hasiera baino ez dela”, nabarmendu du.

Biltzarrean, konpainiak bere produktu-belaunaldi berria aurkeztu zuen SPYRO Advance izenarekin. Diseinu berria eta erakargarriagoa eskaintzen du, pantaila panoramikoetarako optimizatua. Gainera, eskaner, irrati-maiztasuneko terminal, ukimenezko kaptura, smartphone, Internet, posta, eta abarretan integra daiteke eta, besteren artean, aipatzekoa da 3D biltegien bistaratzea.

Hizlaria

Gipuzkoako Berrikuntzako foru-diputatu Jon Uriguenek inauguratu zuen biltzarra eta bere mintzaldian gogorarazi zuenez, IKTen sektoreak Gipuzkoan 6.269 pertsonari ematen die lana eta 1.036 milioi euroko irabaziak sortzen ditu.

Ildo beretik, Uriguenek ondokoa nabarmendu zuen: “Gure lurraldean berrikuntzaren gastua, negozio-zifrari dagokionez, %7,8koa da, alegia, Estatuko indizearen bikoitza (3,35%). Hortaz, berrikuntzarako eta egokitzapenerako gaitasun handiko IKT enpresak ditugu eta horrek optimista izatera bultzatzen nau euren etorkizunaren aurrean. Estrategikotzat hartzen dugun sektore horren aldeko apustua egiten dugu Aldundian”.

Bestalde, Enpresa Digitaleko koordinatzaile eta Mondragon Unibertsitateko irakasle Iñaki Lakarrak hitzaldi interesgarria eskaini zuen. “Nazioartekotzerako bidea” izenburupean gogorarazi zuen nazioartekotzea ez dela webguneen itzulpena egitea, baizik eta “harago joan behar dugula”. Egin behar dugun aurreneko gogoeta hau da: Zein herrialdetan saldu nahi dut? Ez diogu hainbeste erreparatu behar gure webgunearen hizkuntzari. Halaber, norberaren produktu edota zerbitzuak herrialde guztietan berdin eskuragarri egongo diren hausnartu beharra dago. Web-nazioartekotze prozesu batean, garrantzitsua da alderdi horiek eta beste batzuk kontuan hartzea. Izan ere, hala ez bada, edukien itzulpenean egindako inbertsioa alferrikakoa izan daiteke lortu nahi ditugun negozio-helburuetarako”, azpimarratu zuen.

Aperitivos y Extrusionados (ASPIL) konpainiako –SPYRO erabiltzen dute bertan 2000. urtetik– zuzendari nagusia den Santiago Salak azaldu zuen azken urteotan konpainiak bizitako hazkunde-prozesua, 47 milioi euroko fakturaziora iritsi baita eta 245 langile baititu. Konpainiak 2011an erosi zituen Papas Vicente Vidal valentziarra (aitzindaria patata frijituen sektorean) eta Aperitivos Gus, “eta horrela sortu zen Apex Taldea, gaur egun banatzaile-markako salmentetan aurrendari espainiarra dena”, gogorarazi du. Taldeak SPYRO erabiltzen du bere biltegiak eta erabat automatizatuta dagoen logistika kudeatzeko.

Aitor Cobanerak, SPRIko teknologia eta berrikuntza zuzendariak, amaiera eman zion XVIII. SPYRO ERP Urteko Biltzarrari. Nabarmendu zuenez, krisi-garaian elektronika, informazio eta komunikazioaren teknologien aldeko apustua egin beharra dago “tresna horiek gizartearen, enpresen eta herritarren ongizatea errazten baitute. EIKTek berrikuntzarako gaitasun handia dute eta, hala, efektu biderkatzailea sortzen dute produktibitatea areagotzeko”, adierazi du.

Hitzaldi eta adibide arrakastatsuak ez ezik, biltzarrean Baikor Worldwide konpainiaren kasu praktikoa ere azaldu zen, SPYRO Fundición (sektorearentzako soluzio espezifikoa) erabiltzen baitu, eta hainbat gela tematikotan ondoko soluzioak ezagutzera eman ziren: Business Intelligence: Publisher eta Discoverer; SPYROn integratutako telefonogune eta dokumentuen kudeaketa; GNE: kontu-berdinkatzea, faktura elektronikoa, EDI eta beste fitxategiak integratzea; Industrial Cloud (makineria industrialari buruzko balio erantsiko zerbitzu berrientzako plataforma); edo MES sistema (makina eta langileei buruzko datuen kaptura, lan-aginduen kudeaketa, CNCen kudeaketa).

SPYRO sariak

Biltzarrarekin eta Bezeroen Batzordearen X. urteurrenarekin batera, SPYROk sariak banatu zizkien Ingapan, AMC eta Binzel enpresei, aipatu batzordean izandako parte hartzea eskertzeko. Horrez gain, konpainiak Aspil eta Baikor Worldwide eskertu nahi izan ditu “gurekin batera hazteko SPYROren alde egindako apustuarengatik.

Partekatu

Beste berri batzuk