Enpresarien Topaketa

Araba

Ajebask, Arabako Teknologia Parkea, Ceia eta Arabako Industrialdeak ekimen berritzaileetan dabiltzan gazte enpresarien topaketa antolatu dute. Berrogeita hamar eta gehiago ekintzaile dira, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Madril, Extremadura eta Kantabriakoak eta jardunaldian zehar alde biko ehun bat bilera egingo dituzte.


Euskal Erkidegoko Enpresari Gazteen Elkarteak (AJEBASK), Arabako Teknologia Parkeak, Ceiak eta Arabako Industrialdeak enpresa topaketa bat egingo dute Miñaon, Industria eta Teknologia Parkeen lankidetza programaren (COPIT) baitan. Jardunaldia enpresa berritzaileetara zuzenduta dago eta hainbat jatorritako gazte ekintzaileen artean harremana egiteko, lankidetza akordio balizkoak bilatzeko eta esperientziak trukatzeko balioko du.

Aurreko edizioak ondo joan zirenez, gaur berrogeita hamar enpresa eta gehiago ari dira parte hartzen egun guztian zehar, eta Madril, Extremadura eta Kantabriatik etorri dira, eta baita, jakina, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik ere.

Aurreko urteetan gertatu bezala, oraingo honetan ere alde biko elkarrizketak egingo dira, eta enpresariek aukera izango dute beren lana ezagutarazteko eta merkatu berrietara zabaltzeko. Ehun bat elkarrizketa izango direlakoan daude. Jardunaldian Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Lehendakaritza Sailak, Amurrio Bidean-ek eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak parte hartzen dute eta hamar bat enpresek egingo dute aurkezpena.

Egun guztian zehar lan bilerak egiten ari dira Arabako Teknologia Parkean, Miñaon. Álvaro Sarralde, Ajebask-eko idazkari nagusiak, eta José Manuel Nogales, Arabako Teknologia Parkearen zuzendari gerenteak eman diete ongietorria partaide guztiei, eta hasiera jardunaldi egitekotsuari.

Hitzaldian, Nogalesek berretsi egin du bere atsegina eta konpromisoa era honetako jardunaldiak egiteko, zeinak xedetzat duten, esan du, “jarduera ekonomikoa bultzatzea, hori baita langabeziari egiaz aurre egiteko era bakarra”. Arabako Teknologia Parkeko zuzendariak erantsi du, jardunaldi hau hainbat arlotako gazte enpresari eta ekintzaileen artean sinergia bultzatzeko egin dela eta Industrialdeetako ordezkariak izan direla partaide, “horiekin ari baikara, izan ere, lankidetza proiektu bat egiten – COPIT- gure lurraldeko enpresa txiki eta ertainetan berrikuntzaren kultura zabaltzeko”.

Sarraldek nabarmendu egin du topaketa hauek gazte enpresari eta ekintzaileei aukera ematen dietela beste merkataritza aliantza batzuk egiteko, eta alderatu egin dezaketela hainbat lurraldetan enpresak zer nolako egoeran dauden. Ekimen horiek egintza sail baten barnean daude. Egintza horiekin Ajebask-ek eraginkortasunez erantzun nahi die beren bezeroen kezkei, zenbait tresna martxan jarrita, informazio eta aholkularitza zerbitzuak, finantzatzeko tresnak eta abar.

Beren probintzietatik kanpo enpresak bultzatu eta beste merkatu batzuk bilatzeko, Ajebask-ek, Arabako Teknologia Parkeak eta Ceia-k orain dela urte batzuetatik hona enpresarientzako jardunak antolatzen dituzte, zenbait sektoretako gazte enpresariek elkarrekiko loturak indartzeko. Haietako bat da gaur egiten ari garena, eta honek ere Arabako Industrialdearen lankidetza du.

Partekatu

Beste berri batzuk