Enpresen Eraginkortasun Energetikoari buruzko Gosari Teknologikoa urriaren 21ean Bizkaiko Teknologi Parkean
Baliabide naturalen eta bereziki energiaren kudeaketa egokiak industrian, eraikuntzan eta baita gizartean ere eraginkortasun ekonomiko handiagoa lortzen laguntzeaz gain, ingurumenean inpaktua eta gure dependentzia energetikoa murrizten laguntzen du. Europan eraikuntzari dagokio kontsumo energetikoen %40, beraz, sektore horretan aurrera eramango diren aurrezte-neurriek garrantzizko inpaktua izango dute bai industrian eta baita orokorrean gizartean ere.
Jardunaldi honen xedea enpresen eraginkortasun energetikoa lortzeko dauden laguntzak ezagutaraztea da, bereziki ikuskaritza energetikoa, hauxe baita eraikinetan eta industrietan litezkeen aurrezpenak lortzeko tresna garrantzitsua. Horrexegatik administrazioek tresna horren aplikazio eraginkorra sustatzen dute konpromiso ekonomikoen bitartez. Tresna hauek kontsumo energetikoa murrizten duten jokaerak identifikatzen eta balioztatzen dituzte, esaterako erabilpen tertziarioa duen eraikuntza edo industria batean energia kontratatzeko sistemetan estrategiak edota fatxaden birgaikuntza. Tresna hauek ez dute eraikuntzaren edota industriaren jarduera oztopatzen eta horrez gain aurrezpen energetiko eta ekonomiko garrantzitsuak eman ditzakete.
Jardunaldia Ingurumen Zuzendariei, Zuzendari Tekniko eta Zuzendari Orokorrei zuzenduta dago. Urriaren 21ean, asteazkenez egingo da, Bizkaiko Teknologi Parkeko Eraikin nagusian, Txorierri gelan, 09:00-11:00 bitartean, Bizkaiko Teknologi Parkeak, Tecnaliak eta Energiaren Euskal Erakundeak antolatuta.