Enpresen internalizazioa ikergai ELKARGIren jardunaldi profesionalean
- ELKARGI, E.G.E.ren Aholkularitza Sailak “ETEn internazionalizazio prozesuak” izeneko Jardunaldi Profesionala EHUko Uda Ikastaroen barruan antolatu du. Jadunaldi honen 8. edizioa, oraingo honetan eta egungo testuingurua dela-eta internazionalizazioa hizpide izan duena, uztailaren 7an Donostiako Miramar Jauregian egin da.
Erabat berriak diren inguruetan bizi gara, etengabeko aldaketa prozesu bizkorren eraginpean daudenak. Inguru globalagoak dira, zeinetan merkatuen tamaina handitzearekin batera, lehiakortasun berria, handiagoa eta zorrotzagoa ezartzearen den. Horregatik, inoiz baino gehiago, gaur egun erreferentzia gakoa merkatua da.
Hau da, enpresa estrategiak eskariatik sortu eta mantentzen dira: atsedenik gabe merkatura orientatuta egotean oinarritzen dira eta gaur, merkatua mundua da. Errealitate berri honek, erronka estrategikoak ardaztera behartze gaitu eta horietako garrantzitsuenetako bat internazionalizazioa da.
Horregatik ELKARGI, E.G.E.ko Aholkularitzak Jardunaldi Profesional hau antolatzea erabaki zuen, beste kontuen artean, ondokoa azaltzeko: enpresen internazionalizazioak berariazko estrategia baten beharra du eta baita, lankidetza zein enpresa-integrazioko ezinbesteko prozesuak aurrera eramaten jakitea ere.
Helburu horrekin, Jardunaldian zehar gai honetan adituak diren profesional talde batek parte hartu du, ELKARGI, E.G.E.ko aholkularitza eta finantza zerbitzuen saileko zuzendaria den Esteban Herediaren zuzendaritzapean, eta beraiek, Gipuzkoako Bazkundea, ICEX, KUFINEX, PASABAN eta EGA MASTER enpresak, MCC, SPRI edo ELKARGI, E.G.E. bezalako erakundeetan duten esperientziatik, internazionalizazioari buruz dute ikuspegia azaldu dute, hazkunderako eta enpresa garapenerako iturri gisa.