Enpresen lehiakortasuna hobetzea, lanbide-heziketa publikoaren bidez

Bizkaia

jornada Parques-Ikaslan 003Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Ikaslanek elkarrekin jardunaldia antolatu dute gaur goizean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioetan, iaz sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren barruan.

Lanbide-heziketaren eredu berriak eta lanerako nahiz elkarlanerako modu berriak ezagutarazteko asmoarekin, hainbat esperientzia arrakastatsu aurkeztu dira. Besteak beste, alderdi biek gauzatutako lana aditzera eman da eta horrelako kolaborazioak sustatzen jarraitzeak duen garrantzia azpimarratu.

Euskadiko Teknologia Parkeetako presidente José Miguel Corres, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuorde Jorge Arévalo, baita ekimenean parte hartu duten enpresa eta lanbide-heziketako ikastetxeetako ordezkariak ere egon dira jardunaldian.

Partekatu

Beste berri batzuk