EPTSak abian jarri du bere JASANGARRITASUN, MUGIKORTASUN ETA IRISGARRITASUN UNIBERTSALERAKO PLANA (#JMIUP) idazteko prozesua PARTE HARTU NAHI DUZU ALDAKETAN?
EPTSak garapen jasangarrirako helburuekin, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin eta bere Plan Estrategikoarekin duen konpromisoa erreferentziatzat hartuta, Jasangarritasun, Mugikortasun eta Irisgarritasun Unibertsalerako Planak (JMIUP) idazteko prozesua hasi da. Plan horien helburua da lurraldearen eta baliabideen arrazoizko erabilera jasangarria sustatzen duten neurriak ezartzea eta, aldi berean, Parkeko espazio eta zerbitzu guztietarako mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala sustatzea
Egin nahi al duzu bat jasangarritasun, mugikortasun eta irisgarritasun unibertsalaren erronkarekin?
JMIUP hiru planetan egituratzen da:
- Irisgarritasun Plana: EPTSaren inguruneko eta haiek finkatzen diren lurraldeko ingurumena hobetzen lagunduko du. Halaber, herritarren eta langileen segurtasunaren eta osasunaren alde lan egingo da, eta ekonomiaren eraginkortasun hobea lortzen lagunduko da, espazioaren, energiaren eta natura-baliabideen erabilera arrazoizkoagoa egingo delako.
- Mugikortasun Plana: mugikortasun jasangarriko politika eta estrategiak jasoko ditu. Ohiko joan-etorriak optimizatuko dira eta, horretarako, mugikortasun eraginkorra eta segurua izateko bide emango da; ingurumenean eta paisaian ahalik eta inpaktu txikiena eragingo da. Besteak beste, intermodalitatea eta garraio publikoaren eta pribatuaren erabilera sustatuko dira.
- Irisgarritasun Unibertsalerako Plana: horren bidez, pertsona guztiek, ahalik eta modurik libreenean eta autonomoenean, parkeetako ingurune fisikoetara sartzeko eta haietako sarbide edo erabilera publikoko produktu eta zerbitzuetarako aukera izateko eskubidea baliatu ahal izatea lortu nahi da. Helburua izango da, zeharka, diziplina anitzean eta sektore anitzean oinarrituta, EPTSaren eremu guztietara heltzea.
Aldaketa nahi al duzu? Edo aldaketan parte hartu nahi duzu?
JMIUParen garapenak parte-hartze modernoaren eta aktiboaren ereduaren aldeko apustua egin du, ikusgaitasuna emango diena Parkeak eratzen dituzten enpresek proposatutako irizpide eta irtenbideei, haietan lan egiten duten pertsonei, udal-ordezkariei eta interesa duten gizarte-erakunde edo -eragileei, besteak beste.
Horretarako, datozen asteotan, JMIUPan parte hartzeko eta hura zabaltzeko fasea hasiko da, eta, horretarako, online topaketak egingo dira. Horrela, tartean diren agente guztiek egungo egoera zehazteko eta jasangarritasunari, mugikortasunari eta irisgarritasun unibertsalari dagokienez dauden behar edo neurri errealak aztertzeko behar diren gai guztiak azaldu ahalko dituzte.
Parte hartzeko fase horren lehen etapan, JMIUPa zabaldu eta haren informazioa emango da; bertan, zenbait kanalen bidez –nagusiki online–, planen justifikazioaren eta helburuen berri emango da. Jarraian, eta interesa duten eragile guztiei inkestak bidaltzean, eztabaidarako eta informazioa biltzeko faseari ekingo zaio. Aurrerago, amaitzeko, bildutako lekukotza guztiak itzuli eta aztertuko dira.
Lagundu gaitzazu parke jasangarriagoa eta mugikortasun eta irisgarritasun hobea lortzen! Laster, gure inkesta jasoko duzu; bete ezazu eta izan zaitez aldaketaren partaide!