Erakunde berritzaileen artean eredu den Euskadiko Parkeen Sarea bisitatu dute Txileko Santiagoko Unibertsitate Katolikoaren ordezkariek

Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea ezagutu gura izan du ordezkaritzak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea hain zuzen

IMG_0046Erakunde berritzaileen gaian sakontzea izan da bisitaren helburu nagusia, Parkeen Sarea horren adibide bikaina baita. Biobío eskualdean azaleratzen ari diren askotariko adituak trebatu nahian, “Erakundeen zuzendaritzarako kudeaketa estrategikoko gaitasunetan diplomatua, Biobío eskualdearen berrikuntzan enfasi berezia jarrita” graduondokoa eskaintzen du unibertsitate txiletarrak, eta Euskadiko Parkeak hautatu ditu arrakastaren erreferentzia gisa.

Era berean, eta Sareak osatzen duen berrikuntza-ingurua ezagutu ondoren, Euskal Parkeetako egungo kudeaketa-ereduan sakondu nahi izan du ordezkaritzak. Izan ere, eredu horri posizionamendu berezia aitortu zaio bai estatuan bai nazioartean, eta talentua zein berrikuntza erakartzeko gunerik handiena ere bada.

Partekatu

Beste berri batzuk