Erantzukizun sozial teknologikoa: 2.0tik harago, gauzen teknologia pertsonentzat

Gipuzkoa

  • Enrique Varela, Fundación Tecnología Social (F_T_S) fundazioko presidenteak hitzaldia eskaini zuen Erantzunkizun Sozial Teknologikoari buruz.

Azaroaren 11n izan da APTESen 2013ko azken topaketa tematikoa. Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearekin eta Fundación Tecnología Social (F_T_S) fundazioarekin elkarlanean, Enrique Varelak –azken horretako presidentea– erantzukizun sozial teknologikoaren gaineko gogoeta egin du. Izan ere, aipatu kontzeptuak ikuspegi iraunkorra, arduratsua eta benetan soziala planteatzen du IKTen erabilerari dagokionez.

Teknologiak guztiontzat eta bakoitzarentzat izan behar du. Erabiltzaile bakoitzarentzako esperientzia aski ona izan behar du, ingurunera egokitua eta, bereziki, gaitzeko kapaza. Hori lortzeko, garatzaileek beharrezkoa dute oraina aztertzea eta etorkizuna prestatzea.

Halere, teknologia garatzea ohiko praktika da: bertan sartzen den pertsona oro bikaina da; sartzen ez dena, ordea, “analfabeto digitaltzat” hartzen da.

Hizlariak deialdia egin du guk kontsumitzaileok garatzaileei eska diezaiegun gizartearekiko arduratsua den teknologia, herritar guztiak “izaki sozialak” izateko modu bakarra baita. Alabaina, horretarako KOlaborazioa, KOoperazioa, etab. behar dira eta ez da gauza erraza.

Interesa adierazi duen pertsona ororentzako topaketak izan dira eta APTESen misiotik abiatuta –alegia, behar sozialak garapenarekin eta teknologiaren erabilerarekin uztartzea–, garrantzitsutzat ditugun gaiei buruzko gogoeta egiteko baliagarriak ere bai. Elkarlan eraginkorrari buruz eztabaidatu da, I+G+B proiektuen eragin sozialaz, antropologia sozialak garapen teknologikorako duen garrantziaz, ekonomia erreproduktiboaz edo taldetan erabakiak hartzeko teknikez.

APTESek ilusioz prestatzen dihardu 2014rako topaketa tematikoak. Informazio gehiago: www.tecnologiasocial.org

Partekatu

Beste berri batzuk