ERICTELek OWASYSen kapital sozialaren %60 eskuratu du
2009ko ekaineko azken astean ERICTELek eta OWASYSek adostutako hitzarmenaren arabera, ERICTELek OWASYSen kapital sozialaren partaidetzen %60 eskuratu du. Hala, ERICTEL OWASYSen kapitalaren bazkide izateaz gain, konpainiaren kudeaketan parte hartuko du.
Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako bi konpainia horien bat-egitearekin sendotu nahi da OWASYSek bai nazioan bai nazioartean duen presentzia eta baita etorkizunerako baterako garapen-bideak kontuan hartu ere.
ERICTEL 1997ko abenduan sortu zen Ericssonen Espainiako banatzaile ofizial gisa eta Enpresa Komunikazioetarako proiektuak gauzatzen berezitua da.
OWASYS 2002ko uztailean eratu zen Ericsson-Bilbao Technology Centre-ko langile ohiekin eta, ordutik ona, telemedia, telekontrol eta abarretarako produktu-sorta handiko hainbat komunikazio-plataforma garatu ditu eta horien jabe da ere bai.