ERRONKA BAT PARKE ARENTZAT. Lan egiten duzun parkean HOBEKUNTZArik ezartzeko IDEIArik duzu?

Araba

Arabako Teknologia Parkeak berrikuntza irekiko ekimen hau kaleratu du ondoz ondoko irugarren urtean, Parkea eta bertan kokatutako enpresak hobetzen lagunduko duten ideiak antzemateko

2015-10-RETO_araba_sin-faldón_eus-011.- ERRONKAREN ESPARRUA

Proposatutako ideiak parkearen eta bere enpresen arteko harremanaren edozein esparruri buruzkoak izan ahalko dira.

Parkea hobetzeko abian jarriko diren ekintza berri, zerbitzu edota proiektu berritzaileen ideiak ekartzean datza.

2.- NORENTZAKO

Lehiaketa hau Arabako Teknologia Parkean dauden enpresetan lan egiten duten eta, horien ordezkari gisa, parkea hobetzeko helburua duten ideiak proposatu nahi dituzten langileentzako da.

Enpresa bakoitzetik parte hartu nahi duten erakunde barruko pertsonak adina ideia bidali ahal izango dira.

3.- SARIAK

Aurkeztutako ideia guztien artean bat aukeratuko da eta hori izango da irabazlea. Emango den saria hau izango da:

–      IDEIA izan zuen PERTSONArentzat: IPhone XR bat

Ideari froma eman, zure ERRONKAk IRABAZI behar duela konbentzitzeko

4.- PROPOSAMEN DESKRIBAPENA

IDEIAren deskribapena eta aurkezpena xede horretarako prestatutako formularioen bidez egingo da:

–   HARREMANETAKO DATUEN formularioa: ideia proposatzen duen pertsonaren harremanetarako datuak

–   IDEIA-ERRONKA formularioa: Proposaturiko ideiaren alderdi orokorrak eta deskribapen xehatua.

BIDALI zure proposamena posta elektroniko bidez

5.- PROPOSAMENA BIDALTZEA

Ideiak formularioen bidez aurkeztuko dira eta

reto.araba@parke.eus

helbide elektronikora bidali beharko dira. Gaian “ERRONKA bat PARKEArentzat” adierazi beharko dute.

6.- PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA

Proposamenak jasotzeko epea hauxe izango da:

–      2018ko azaroaren 7an hasiko da

–      2018ko azaroaren 23an itxiko da

Epe horretatik kanpo bidaltzen diren proposamenak ez dira ebaluatuko.

PROPOSAMEN HOBERENA aukeratuko dugu

7.- EPAIMAHAIA

Epaimahaia 5 kidek osatuko dute:

–      Parkeko 2 enpresetako 2 ordezkarik

–      Parkearen entitate kudeatzailearen zuzendaritzako 3 kidek

Epaimahaiak hartutako erabakia apelaezina izango da. Lehiaketa irabazle gabe geratu daiteke.

ERRONKA bihurtzeko aukeratzen den proposamen irabazlea Eguberrietako Koktel-Topaketan jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.

Bi  ideia berdinak eta kalitate berekoak balira eta berdin baloratuko balira, dokumentazioaren iritsiera-ordena hartuko da kontuan saria emateko.

8.- EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Aurkeztutako proposamenak (*) erreferentzia gisa irizpide hauek hartuz baloratuko dira:

Dagoen aurrekontuaren araberako inplementagarritasuna – Parkeak ideia gauzatzeko gehienez 15.000 euroko aurrekontua izango du.

  • Proposatutako erronkaren inpaktua:
    • Arabako Parkean kokatutako entitateen negozioaren garapenean.
    • Arabako Parkea osatzen duten entitateetako langileen garapen pertsonalean edo/eta ongizatean.
    • Idea aurrera eramatetik onura atera dezaketen enpresa edo/eta pertsona-kopurua.
    • Euskadiko Teknologia Parkeen sarea osatzen duten enpresen edo/eta pertsonen artean ideia aplikatzeko aukera edo/eta inpaktua.
  • Ideiaren originaltasuna
  • Gastu/eragin lotura onena
  • Proposamenaren aurkezpenaren kalitatea
  • Proiektu/zerbitzuaren jasangarritasuna denboran

(*) Bi ideai berdinak dira eta kalitate-berekoak balira eta berdin baloratuko balira, dokumentazioaren iritsiera-ordena hartuko da kontuan saria emateko.

Eta ERREALITATE bihurtuko dugu

9.- IDEIA GAUZATZEA

Arabako Teknologia Parkeak irabazle suertatu den proposamena gauzatzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako baldintzak hauek dira:

  • Aurrekontua: gehienez 15.000 euro
  • Epea: 2019. urtea

BALDINTZA OROKORRAK

  • Ekimen honetara aurkezteak dakar parte-hartzaileak eta bere enpresak oinarri hauek ezagutzen eta onartzen dituztela, baita antolatzaileek nahiz epaimahaiak aurreikusi gabeko gorabeherengatik hartzen duten ebazpen oro ere.
  • Parte-hartzaileek aurkeztutako dokumentazio orok izaera konfidentziala izango du, baina Arabako Teknologia Parkeak aurkeztu diren proposamenen ezaugarri orokorrak eta, bere garaian, proposamen irabazlea eta horren sustatzaileen izenak (pertsona eta enpresa) ezagutarazi ahal izango ditu.
  • Aurkeztutako proposamenen egileek modu esklusiboan Arabako Teknologia Parkeari lagatzen dizkiote lanaren ustiapen eskubideak inolako mugarik gabe, ustiapen modalitate guztiak barne hartuz.
  •  2016/679 (EB) Araudiaren 13. artikuluak xedatutakoaren arabera, EPTSk honako informazio hau helarazi egiten du datu pertsonalen tratamenduari dagokionez. Araudi hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez (aurrerantzean, DBEO).
  •  Arduraduna: EPTS (www.parke.eus webgunean aurki ditzakezu harekin harremanetan jartzeko datuak).
  • Jakinarazpenak eta buletinak bidaltzeko erabiltzen dira datuok, baita EPTSk eskaintzen dituen ekintza zein zerbitzuen berri posta elektroniko bidez emateko ere.
  • Datuetan sartzeko, datuok zuzendu, kendu eta eramateko, haien tratamendua mugatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu. Horretarako, idatzi rgpd@parke.eus helbidera.
  • EPTSk zure datuak zelan tratatzen dituen eta dituzun eskubideak ezagutzeko, ikusi EPTSren webgunearen pribatutasun-gidalerroak (https://parke.eus/prueba_araba?page_id=75).

Partekatu

Beste berri batzuk