ESI-Tecnaliak IKTak helburu dituen sektore anitzeko topaketa hartuko du hurrengo apirilaren 23 eta 24an Bizkaiko Teknologia Parkean

Bizkaia

European Software Institute-k (ESI-Tecnalia) apirilaren 23 eta 24an Bizkaiko Teknologia Parkean 70 euskal enpresa baino gehiago hartuko ditu, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) bidez enpresa-lehiakortasuna hobetzera zuzendutako sektore anitzeko topaketan. Bertan, beste enpresa batzuekin harremanetan jartzeko interesa azaltzen duten IKTen sektoreko 50 euskal enpresek parte hartuko dute, beren artean lankidetza motaren bat zehazteko helburuarekin. Halaber, “IKT enpresa-lehiakortasuna hobetzeko” ekimenera batuko dira IKT enpresen edozein zerbitzu behar duten industriaren beste sektore batzuetako kideak ere bai, hala nola, automozioa, elektronika, ingurumena, medikuntza eta abar, beren egungo eta etorkizuneko enpresa-beharrizanak asetzeko asmoz. Enpresa bakoitzak bilera-agenda pertsonalizatua izango du, enpresa parte-hartzaileen eskaerak kontuan hartuta prestatuko dena. Jardunaldian engaiatutako azpisektoreei dagokienez –Bizkaia Enpresa Digitala eta GAIA ere prestakuntzaz arduratu dira–, softwareren garapena eta biotektologia daude, besteren artean.

Partekatu

Beste berri batzuk