Espainiako Teknologia Parkeen Elkarteak batzorde exekutiboa indartu du lau kide berrirekin, besteak beste, Amaia Bernarás Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko gerentearekin
Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko zuzendari nagusia den Itziar Epalza, elkarteko lehendakariorde gisa berretsi dute
ETPEko kide diren zientzia eta teknologia parkeetako ordezkariek hitzordua egin dute, bideokonferentzia bidez, elkartearen 2020ko bigarren Batzar Orokorra egiteko. Batzar horretan, batzorde exekutiboa berritu eta 4 kide berri sartu dira:
- Luís Pérez, Cartujako Zientzia eta Teknologia Parkeko zuzendari nagusia
- Pilar Gil, Madrilgo Parke Zientifikoko zuzendari nagusia
- Amaia Bernarás, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko gerentea
- Carlos Blanco, Madrilgo (Leganés) Carlos III Unibertsitateko Parke Zientifikoko arduraduna
Aldaketa horiekin, EPTEko batzorde exekutiboaren osaera ondorengoa izango da:
- Presidentea: Felipe Romera Lubias (Andaluziako Teknologia Parkea)
- Presidenteordea: Itziar Epalza Urkiaga (Euskadiko Parkeen Sarea)
- Diruzaina: Antonio Verde Cordero (Extremadurako Zientzia eta Teknologia Parkea)
- Idazkaria: Amaia Bernarás Iturrioz (Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea)
EPTEaren 2020ko direktorioa
Batzarrean, EPTEaren 2020ko direktorioa aurkeztu da. Dokumentu horretan, elkarteak bere kideei buruzko informaziorik garrantzitsuena aurkeztu du, aurreko ekitaldiari buruzko jarduera-estatistiketatik hasi eta bere ekosistema, azpiegitura eta zerbitzuen xehetasun nagusietaraino.
Ondorengo estekan klikatuta kontsulta dezakezu: Direktorioa