Estudios Durero Celulosas Vascas enpresaren egoitza berriaren diseinuan laguntzen du

Bizkaia

Estudios Durero, S.L., Teknologia Parkeko 702 eraikinean kokatutako enpresa eta ingeniaritza digitalean diharduena, Jesús Jáuregui euskal artistarekin lankidetzan aritu da Celulosas Vascas enpresaren Zornotzako egoitza berriaren diseinuan. 12 metroko altuera duten pagoek eta haritzek, Urkiolako, Lezamako eta Iratiko basoetatik hartuak eta pixeletan adierazita, egoitza berri honi ongi etorria ematen diote. “Horma-irudi obrak”, industria-pabiloi batean aurreneko aldiz erabiltzen denak, formikazko digiform-plaketan txertatutako bereizmen altuko argazkiez estalitako sistema berria erabiltzen du.

Partekatu

Beste berri batzuk