Eureka! Zientzia Museoa, COVID-19ren aurkako protokoloa AENORekin ziurtatu duen Gipuzkoako lehen museoa

Albisteak, Gipuzkoa

Ziurtagiriak protokolo berriaren ezarpena eta eraginkortasuna aitortzen du, museoa bisitatu eta bertako jardueretan modu seguruan parte hartzen dutenentzat. Donostian zein Gipuzkoan hori lortu duen lehen museoa da

Eureka! Zientzia Museoaren COVID-19 delakoaren aurkako kontingentzia Planak AENORen ziurtagiria lortu du. Ziurtagiri horrek bermatzen du protokolo berriaren ezarpena eta eraginkortasuna museoa bisitatzen dutenentzat edo jardueretan parte hartzen dutenentzat. Zigilu hori eskuratzeko, AENORek ikuskaritza osoa egin du, modu presentzial eta dokumentalean, etapa berri honetan erakundeak hartutako antolaketa, segurtasun eta garbiketa neurriak gainbegiratuz. Eureka! Zientzia Museoak uztailean jarri zuen martxan plana, eta hilabete hauetan lanean buru-belarri aritu ostean, emaitzak eman ditu.

AENORen ziurtagiria kanpoko abala da, erakundeak pandemia horretatik eratorritako arriskuen aurrean aplikatzen dituen neurrien eraginkortasunari buruzkoa, eta ekimen horiek COVID-19 delakoari buruzko prebentzio- eta higiene-arloan sektoreko, estatuko eta nazioarteko osasun-agintariek emandako jarraibideak eta baldintzak betetzen dituztela bermatzen du. Horrela, Eureka! Zientzia Museoa eta Kutxa Fundazioak eraikinean ingurune segurua eskaintzeko konpromisoa egiaztatzen da.

AENORek egindako azterketak alderdi hauek aintzat hartzen ditu, besteak beste: arriskuen kudeaketa; laneko osasunaren kudeaketa; garatutako prestakuntza, informazioa eta komunikazioak; antolakuntza-neurriak (edukiera-kontrola, distantziak, manparak); babes-neurriak (norbera babesteko materiala erabiltzea); garbiketa- eta higiene-praktika onak, etab.

Auditoretzan, museoak ezarritako neurriak egiaztatu ziren; besteak beste, euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko seinaletika jartzea edo higiene-mahaiak jartzea, baita langileak eta jendea kontuan hartzen dituen museoak ezarritako antolamendu-neurriak; garbiketa- eta desinfekzio-planak; instalazioen mantentze-plana; eta hondakinen kudeaketari buruzko jarraibideak.

Partekatu

Beste berri batzuk