Eurocybcar Ekintzaileen eta Bideko Segurtasuneko Sarien VI. edizioan finalista

Albisteak, Araba

Egoitza Arabako Teknologia Parkean duen Eurocybcar startupa aukeratu dute Línea Directa Fundazioaren Ekintzaileen eta Bideko Segurtasuneko Sarien VI. edizioko finalista gisa eta apirilaren 30ean aurkeztuko du bere proiektua prestigio handia duen epaimahaiaren aurrean

Ekintzaileen eta Bideko Segurtasuneko Sarien helburua zirkulazioko istripuak gutxitu eta bideko segurtasuna bultzatuko duten proiektuak sustatzea da

Irabazleak 20.000 euro garbi, prestakuntza, mentoringa eta finantzaketa-txandetarako sarbidea eskuratuko ditu Gainera, startup garaileak eta epaimahaiak hautatutako beste batek beren gunea eskuratuko dute hurrengo South Summit gailurrean

Línea Directa Fundazioaren Ekintzaileen eta Bideko Segurtasuneko Sarien seigarren edizioko finalistak iragarri dituzte eta horien artean dago Arabako EUROCYBCAR startupa. Haien proiektua aukeratu dute edizio honetako irabazle izateko hautagai gisa, deialdira aurkeztu diren 64 startupen artean.

Honako hauetako adituek osatutako Batzorde Teknikoak aukeratu ditu finalistak: PONS Seguridad Vial, IESE Business School, Línea Directa Aseguradora eta Línea Directa Fundazioa. Aukeraketa egiterakoan, hainbat irizpide hartu dute kontuan: bideko segurtasunari eskaintzen dioten berrikuntza, bolante aurrean zaurituen edo hildakoen kopurua gutxitzeko egiten duten ekarpena eta bideragarritasun ekonomikoa (besteak beste).

EUROCYBCAR: auto baten zibersegurtasuna neurtzen duen lehen testa garatu dute. Horretarako, ibilgailuko konektatutako sistemen aurkako ziberrerasoei aurre egiteko babes mailaren moduko parametroak erabiltzen dituzte. Gainera, ekintza horiek bidaiarien segurtasun fisikoan, autoaren sistemetako integritatean eta autoan bidaiatzen ari diren pertsonen pribatutasunean zer eragin izan dezaketen ere aztertzen du.

Bost startupek beren proiektua defendatu beharko dute elevator pitch izeneko batean administrazio, enpresa eta ekintzailetza ekosistemako hamar profesionalek osatutako epaimahai baten aurrean. Irabazleak 20.000 euro garbi (“arraste” edo “baterako inbertsiorik” gabe), prestakuntza, mentoringa eta finantzaketa-txandetarako sarbidea jasoko ditu. Gainera, irabazleak eta epaimahaiak bigarren posturako aukeratutako startupak gune bat izango dute erabilgarri urriaren 6tik 8ra bitartean Madrilgo La Naven egingo den hurrengo South Summit gailurrean. Bertan, ekintzaileen ekosistemako eragile nagusietara izango dute sarbidea.

Enpresa-jarduera bultzatzea, eta zirkulazio-istripuak eta errepideko heriotza-tasa gutxitzen eta saihesten laguntzea dira Línea Directa Fundazioak Ekintzaileen eta Bideko Segurtasuneko Sarien bidez lortu nahi dituen helburuetako batzuk. Helburu horien araberakoak dira seigarren edizio honetan aurkeztutako ekimenak. Guztiak errepideko ezbehar kopuruarekin lotutako arazoak konpontzera zuzenduta daude era askotako ikuspegietatik: app-ak, I+G ibilgailuan, azpiegiturak, produktua, mugikortasuna edo prestakuntza (besteak beste).

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk