Euskal hautagaitzaren presidente berriak, Juan Tomás Hernanik, azpimarratu zuen Zamudioko Parkean errotuko litzatekeen proiektua “hobekien kokatutakoa” dela, “abiadura handian” ibiltzen baita bere xederatz: Europako bazkideekin behin betiko kontratuak ondorio dituzten akordioetara heltzea. Horien bidez zehaztuko dira herrialde bakoitzeko ekarpena edo azpiegitura honetan beren partaidetza-kuota zein izango den. Egungo krisi ekonomikoaren koiunturari dagokionez, Hernanik euskal hautagaitza “giltzarri positibotzat” hartu zuen euro-gunean aurkeztu den bakarra baita; era berean, alderdi horrek “berebiziko garrantzia” du gainontzeko hautagaitzek euroarekiko dituzten oszilazio monetarioak direla-eta