Euskadik hiru Living Lab gehitu dizkio ENoLL Sare Europarrari

Gipuzkoa

• Sare Europarran onartutako hiru Livin Lab-ak Mobility Lab, Sportis eta Birds Living Lab dira.
• Ongietorria ENoLL (European Network of Living Labs) deritzoneko kide barriei Budapesten egindako ekitaldi batean ospatu zen Europar Batasunaren Hungariako Presidentziarekin batera.

Living Labs ENoLL Sare Europarra, 2006an sortutako plataforma berrikuntza irekiko eredu berriak eta administrazioak, enpresak eta biztanlegoaren arteko lankidetza bilatzeko asmoarekin berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Living Lab bere Sarean sartzea. Hain zuzen ere, Birds Living Lab (Naturaren Monitorizaziorako Birds Zentroa Urdaibain); Mobility Lab (garraio adimendunerako) eta Sportis (Kirolaren teknologiarako).

Kide berrien ENoLLerako ongietorria atzo, maiatzak 16, izan zen Budapesten antolatutako ekitaldi batean, Europar Batasunaren Hungariako Presidentziarekin batera.

GAIA, hiru euskal Living Laben koordinatzaile denatik adierazi dutenez,”ENoLLen partaide izateak sareko Living Lab guztiekin harremanak izateko aukera ematen du, baita, mundu mailan aurreratuenekin eta puntakoekin ere, sareak Brasil, Taiwan, Txina edo Hegoafrika bezalako nazioetako labek osotzen baitute”. Era berean, EnoLL labelak “praktikak hobetzeko eta Europa, nazio eta lurralde mailetan egiten den berrikuntza politikarekin lotura lortzeko elkarte profesionaletako partaide izateko aukera ematen du”.

Living Lab-ak Europar Batasunaren ekimen bat dira, Lisboako konferentzian sortuak, berrikuntza irekiko eredu berriak bilatzeko eta administrazioak, enpresak eta biztanlegoaren arteko lankidetza bilatzeko asmoarekin, biztanleen partaidetzak garrantzi handia duelarik.

Azken finean, ikerketa akademikoa, gobernu erakundeak, industria eta gizartearen arteko topagune bat da.

Living Laben garapena Euskadin

Naturaren monitorizazioari buruzko Birds Living Labaren kasuan, zentroa-Urdaibai Bird Center- inauguratu da eta teknologia desberdinak garatzeko egitasmoetan dihardu lanean: miniaturizatutako tag merkeagoak, padura eta hezeguneetan hegaztiak detektatzen dituzten RFID ganbelak, etabar…

Mogikortasun/garraioari zuzendutako irtenbide aurreratuei buruzko Mobility Laben kasuan, Ibilnet (Azpiegitura gipuzkoarren kudeaketa optimizatzeko monitorizazio sistema) sistemaz gain, GAIAK lortutako “GAINS Open Call for Living Labs” saretik sortutako pilotoa martxan jartzen ari da, hain zuzen ere, Euskadin OpenCarData-ren teknologia egiaztatuko duena.

Azkenik, Sportis proiektuan, kirol, osasun eta aisialdiaren arloetara zuzendutako soluzioen garapenean berrikuntza bultzatzeko helburua duena, arlo honetan egitasmo aurreratuetan lanean dihardute, (INESPORT) Kirol Industriaren Teknologia Plataforma Espainiarrarekin batera. Era berean, GAIAtik UPV/EHUrekin batera “Berrikuntzaren Artea kirolan aisaldiaren kultura berrirako” udako ikastaroa antolatu da, berrikuntza eta teknologi berrien bidez kirol ohiturekin zerikusi dituzten gaiak aztertzeko, hain zuzen ere.

GAIA

GAIA-Cluster TEIC (Euskadiko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Clusterra) 1983an sortua, gaur egun 274 enpresak baino gehiago osatzen dute eta guztiei B+G+i, prestakuntza eta giza baliabideak, internazionalizazioa, kudeaketa aurreratua, egiaztagiriak, alianza estrategikoak jartzeko aukera, beste zerbitzu batzuren artean, eskaintzen dizkie

Partekatu

Beste berri batzuk