Euskadiko Parke Teknologikoen eredua, erreferentea nazioartean

Bizkaia

Euskadiko Parke Teknologikoek ia 40 ordezkaritza jaso zituzten 2013.urtean zehar, erakunde pribatu zein publiko, enpresa, zentro teknologiko zein unibertsitate desberdinetako ordezkaritzak, Parkeen eredua bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Bisitan etorritako ordezkaritzen gehiengoa Latinoameriketakoa izan zen, besteak beste Txile, Brasil, Paraguay, Panama, Argentina, Mexiko, Peru, Ekuador eta Kolonbiakoak; Espainia, Austria eta Portugaleko bisitak ere jaso zituzten Parkeek, baita Korea eta Arabiar Estatuen Kontseiluarena ere.

Peruko Lehen Ministro Juan Jimenez Mayor buru zuen taldeak maiatza bukaeran bisitatu zuten Arabako Teknologi Parkea, Euskadira egindako bi egunetako bidaia ofizialaren barruan. Euskadiko Parke Teknologikoen sorrera eta bilakaera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten Peruko gobernuko kideek, Arantza Tapia, Ekonomia Garapeneko eta Lehiakortasunerako sailburuaren eskutik.

Irailean, Austriako Estiria Estatuko Ekonomia Ganbarako eta Garapen Agentziako ordezkariz osatutako taldeak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea bisitatu zuen, Euskadiren lehiakortasun eredua ezagutzeko egindako bisitaren barruan.

Abenduan azkenik, Arabiar Estatuen Kontseiluko ordezkariak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan ziren. Euskadira egindako lehen bidaia ofizialaren barruan kokatutako bisita honetan, Jose Miguel Corres, Euskadiko Parke Teknologikoen presidenteak egin zien harrera eta euskal Parkeen ereduaren aurkezpena.

Jasotako bisitez gain, Euskadiko Parke Teknologikoak nazioartera ere atera ziren 2013.urtean, besteak beste azaroan, IASPen dibisio europarraren batzarrean hartu zuten parte, Kapital Sozialari buruzko gogoetan; baita Kolonbian eta Argentinan egindako topaketa desberdinetan ere.

Partekatu

Beste berri batzuk