Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak 19 hautagai aurkeztu ditu 15. helburua ekimenean
Berdintasunerako Ministerioak eta APTEk sustatutako ekimen honen xedea enpresa kotizatu espainiarren administrazio-kontseiluetan emakumeen sarbidea bultzatzea da
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak parkeetan kokatzen diren enpresetako 19 emakume enpresari eta zuzendari aurkeztu ditu 15. helburua, oreka administrazio-kontseiluetan programan parte hartzeko. Berdintasun Ministerioa eta APTEk, Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak, sustatutako ekimenaren bidez sozietate kotizatuen administrazio-kontseiluetarako sarbidea erraztu nahi zaie emakume-talentuei.
Iragan martxoaren 5ean, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak gosari teknologikoa antolatu zuen programa eta aldez aurretik aukeratutako 19 emakume hautagaien zerrenda aurkezteko. Izan ere, Sarea osatzen duten lau parkeetan kokatzen diren enpresetako 25 emakume enpresarik eta zuzendarik parte hartu zuten topaketa horretan. Martxoaren 22an, Madrilgo Burtsan ekimena ofizialki aurkeztearekin batera —Berdintasunerako Ministroa bertaratu zen—, aipatu emakumeen parte-hartzea formalizatu zen. Guztira, Espainiako Parke Teknologikoek 80tik gora emakume aurkeztu zituzten ekitaldian.
Marian Ibarrondo, Bizkaiko Teknologia Parkeko Berrikuntza zuzendari eta ekimen honetako antolaketa batzordeko kide denak, aurkeztutako hautagai guztien profila azaldu zuen. Besteak beste: enpresan 15 urteko esperientzia eta 5 urtekoa zuzendaritza karguetan, kudeaketan %44, fiskal eta finantzatan %25 eta %20 I+G jardunetan; %66 zuzendariak dira, gehienek esperientzia dute enpresa handi eta ertainetan, bioteknologia, energia berriztagarriak, inginiaritza bezalako sektoretan; emakume hautagien %80ak baino gehiagok ingelesa menperatzen dute eta %57ak beste hizkuntza bat gehiago hitzegiten dute.
Enpresen administrazio-kontseiluetan gizonen eta emakumeen arteko oreka xede duten gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasunerako 3/2007 Legearen eta gobernu onerako kode bateratuaren 15. gomendioaren baitan dago 15. helburua ekimena. Horietan adierazten diren desberdintasunak arintzen laguntzean datza: CNMVk emandako datuen arabera, egun emakumeek burtsan kotizatzen duten sozietateen administrazio-kontseiluetako kideen %9,8 ordezkatzen dute soilik. Zentzu horretan, 15. helburuaren xedeetako bat enpresei teknologia parke espainiarretan jarduten diren eta prestakuntza profesional altua duten emakumeen direktorioa eskaintzea da, Espainiako konpainiarik garrantzitsuenen garapen eta berrikuntza proiektuak babesteko bai gaitasunak bai bizigarria eman ditzaketen emakumeak, alegia.