Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak APTE 2021en “Parke Zientifiko eta Teknologikoetako Jardunbide Onenaren Saria” jaso du
Espainiako Parke Teknologikoen Elkarteak, Sarearen FORO FP PARKE ekimena aintzatetsi du aurten APTEko erakundeen artean egindako jardunbiderik onena bezala
Aintzatespena, hilaren 21ean, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren auditorio berrian egin zen APTEren Nazioarteko Konferentziaren XIX. edizioan banatu zen, eta saria Itziar Epalza zuzendari nagusiak jaso zuen.
Duela bost urte sortu zen LH-Parke Foroa, Batxilergoko ikasleen artean Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak eta enplegagarritasuna ezagutarazteko, bai sektore teknologikoetan, bai puntako enpresetan (Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean dauden enpresetan, adibidez). Ikasle horiek, etapa akademiko horretan, etorkizun akademikoari buruzko erabakiak hartu behar dituzte, euren lan-aukeren arabera.
Ekimenean, 100 ikastetxe baino gehiago eta 43.000 ikasle biltzen dituzten HETEL eta IKASLAN elkarteetan integratutako Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeek parte hartuko dute, eta baita Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak ere, 580 erakunderekin.