Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bat egin du Deustuko Unibertsitatearen “Inspira Adierazpenarekin”, zientzian eta teknologian neskato eta emakumeentzako espazioak irekitzeko

Araba

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bat egin du, beste euskal erakunde eta organizazio batzuekin batera, Deustuko Unibertsitateak abiarazitako “Inspira Adierazpenarekin”, zientziaren eta teknologiaren esparruak neskato eta emakumeentzako gehiago ireki daitezela aldarrikatzeko helburuz

Manifiesto-INSPIRA_70-1024x683 - copiaProiektu aitzindaria da INSPIRA Euskadin, neskatoen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko bokazioa sustatzera bideratuta dagoena, ikerkuntzaren, zientziaren eta teknologiaren munduko profesionalak diren emakumeek eskainitako ekintzetan oinarritzen dena; emakume horiek 44 euskal ikastetxetako 1.000 bat neskatilaren “mentore” gisa jarduten dute. Emakume profesional horien artean, badaude Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko langileak ere, eta beren esperientzia eta ezagupenak helarazten dizkiete parte-hartzaileei.

Parkeen Sareak egiten duen lan sozialaren barruan, adierazpen honekin bat egiteak esan nahi du herrialdearen garapena gizon zein emakumeen artean egiteko beharrari buruz kontzientziaren aldeko apustua egiten jarraitzea, neska gazteak etorkizuneko aukerei buruz sentsibilizatzen eta orientatzen jarraitzea, emakume zientzialari eta teknologoen lanari balioa ematea, eta beren etorkizun akademikoa eta profesionala aukeratzerakoan baldintzatzaile izan daitezkeen estereotipoen inguruan lan egitea.

Hiru euskal aldundiek finantzatzen dute INSPIRA proiektua, eta Innobasque eta Elhuyar Fundazioaren lankidetza eta honako hauen babesa du: Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearena, Bealia, Intertek, The Basque Way, Bridgestone, Easo, Zaira, Urquimia, Irontec, CICNanogune, Avancex+i, NClic, Virtualware, Tesa, Don Bosco eta Edurobotic enpresena, eta Euskal Parkeetako beste hauena: Siemens Gamesa, Tecnalia, Vodafone, CICBiomagune, BioDonostia eta Azti.

Partekatu

Beste berri batzuk