ArabaTIC eraldaketa digitala ekartzen ari zaie profesionalei eta enpresei

Araba

Datorren astean zehar, Artium museoan doako zenbait konferentzia egingo dira joera eta tresna digital berriak ezagutzera emateko eta aprobetxatzen irakasteko

untitledDatorren astean zehar, abenduaren 18tik 22ra bitartean, Artium museoko areto nagusian egingo da ArabaTIC, Arabako Aste Digitala – Arabako Aste Digitalaren lehengo edizioa, SPRIk, Enpresa-garapenerako euskal agentziak, haren Enpresa Digitala programaren bitartez bultzatua.

Ekimenaren bidez, eraldaketa digitala gerturatu nahi zaie profesionalei, enpresei eta dendei; mundu digitalean esperientzia handia duten prestatzaileek emango dituzten konferentzien bitartez. Hizlari bakoitzak teknologia digitalen parte den tresna, joera edo zerbitzu batean jarriko du arreta, haren gaineko ezagutzan sakontzeko  eta  era  praktikoan  negozio  batentzako  edo  garapen profesionalerako etekina ateratzen irakasteko.

Zikloak barne  hartuko dituen hitzaldiak profesionalei eta  azken  ikasturteko ikasleei edo titulatu berri direnei zuzentzen zaizkie, `profesional digitalentzako aukera berri´ gisa planteatuta. Hala, horien bidez profil profesional berrien adibideak emango dira, gaur egungo merkatuak dituen beharren arabera. Halaber,  gurasoei  eta  hezitzaileei  zuzentzen  zaie,`errealitate  hedatu  gisa: errealitate areagotua, birtuala edo mistoa eta haren aplikazioa hezkuntzaren- alorrean´. Horren bidez, interakzio-espazioak eragiten dituen eta ikasgeletan erabiltzen hasia den tresna horri sarrera egingo zaio.

ArabaTIC-ek aukera emango die enpresei beren prozesuak digitalizatzea ahalbidetuko dieten konponbideak eskuratzeko. Horretarako, Metaposta Delivery-ri, komunikazioak digitalizatzeko gakoari buruzko saio praktiko bat antolatu da, bai eta 5S metodologiari eta, produktibitatea handitzeko, hura inguru digitalera egokitzeko erari buruzkoa ere. Gainera, hitzaldietako bat droneen aplikazioei buruzkoa izango da, lehiakortasuna handitzeari dagokionez.

Denda txikietako arduradunek hainbat hitzaldi interesgarri izango dituzte astean zehar, beren negozioetan joera digital berriak txertatzeko. Hala, Shopify plataformari buruz arituko dira. Plataforma hori online erosteko da, eta oso erraz erabiltzen da. Horrez gain, denda baten weba egiteko WordPress nola erabili azalduko da, baita denda kokatzeko Google Maps-ek eskaintzen dituen abantailak ere. Eta hori guztia komunikazio-estrategien inguruko hitzaldi batekin amaituko da.

ArabaTIC-en merkataritza-prozesua  hobetzeko  tresna  batzuk  azalduko  dira, hala nola Social Selling metodologia. Gainera, Googlen eta Facebooken arteko konparaketa bat egingo da, negozio bakoitzarentzako zer publizitate izango den eraginkorragoa argitzeko xedez; eta negozio bat edo ideia bat hedatzeko ikus- entzunezko edukiari etekina ateratzeko gakoak emango dira.

Hitzaldi denak dira doakoak, baina honako webean izena eman beharra dago:www.arabatic.eus.

Programa

Partekatu

Beste berri batzuk