Vicomtechek Europar Batzarraren HR Excellence in Research aintzatespena lortu du, Giza Baliabideen kudeaketa aurreratua ikerketaren eremuan

Vicomtechek  Europar  Jokabide-Kodea  eta   Carnegie  Mellon   Unibertsitate ospetsuak  garatutako estrategia bat  (People CMM matrizea) aplikatzen ditu

Bere  Kapital Intelektualaren  kalkuluak  eta   bere Estrategia  Teknologikoak maila  goreneko  (Q1) nazioarteko 2 zientzia-argitalpen ekarri dituzte

Vicomtech  ezartzen  ari   den  antolatze-gaitasunaren  kudeaketa metodoak pertsonen  gaitasunen garapena bere gain hartzen du eta  zentroaren estrategiaren alde jartzen ditu

Nazioartean aintzatespen handia duten UNE 166002:2014 eta  ISO 9001:2015 ziurtagiriak aldi  berean dituen zentro bakarrenetakoa da

HR_01Vicomtechek  duela  gutxi lortu  du Europar Batzarraren  HR Excellence in Research aintzatespena, kontratazio irekia, gardena eta ikertzaileen merituen araberakoarekiko (OTM-R: Open, Transparent and Merit-based  Recruitment  of Researchers) duen bere konpromisoa bermatzen  duena. Emaitzak denbora errealean neurtzeko gai diren kudeaketa sistema aurreratuak  nagusi diren ingurune batean, ikerketan pertsonen  eremua ezin da atzea gelditu. Ikerketan aritzen diren erakundeek  proiektu eta jarduera bakoitzean ematen  diren ahaleginak zenbatu eta neurtzeko gai diren kudeaketa metodoak eskatzen dituzte. Hau lortzeko modu bakarra ikertzailearen figura sistemaren erdigunean jartzea da. Hasieratik Vicomtech bere prozesuen etengabeko hobekuntzan aritu da eta orain gutxi beste aurrera pauso   bat  eman   du  Europar   Jokabide-Kodea  eta   Carnegie   Mellon  Unibertsitate   ospetsuak garatutako People CMM matrizea arrakastaz ezartzean, pertsonen  kudeaketa nazioarteko bikaintasunera  hurbilduz.  Honela  aitortu  du Europar  Batzordeak  HR Excellence  in Research  saria ematerakoan.

Kudeaketa metodo  bikain batek  nazioartean  erreferente izatearekin  lotuta dago zalantzarik gabe. Azken urteotan  Vicomtechek bere Kapital Intelektualaren balioari lotutako erakundearen gaitasuna zenbatu eta kudeatzeko sistema garatu du, bere ikertzaileen ezagutza eta aktibo ukiezinak (software liburutegiak) marko hartuta. Horretarako,  Viocmtechek bere Kapital Intelektuala kalkulatzeko metodologia berria garatu du nazioartean abangoardian dauden metodologietan oinarrituta.

Viocmtechek  erakundeko   pertsona  bakoitzaren   ekarpenak   erakundearen  estrategiarekin  bat egiteko  aritzen  da, era berean,  pertsonek  beraien  gaitasunak  garatzeko  aukera  dutelarik.  Eredu honen  bitartez,  ikertzaile  bakoitzaren  gaitasunak  antzeman  eta  sustatzeko  aukera  dago,  bere prestakuntza  eta emaitzen bidez bere profilera hobe egokitzen den ibilbide profesionaletik gidatuz. Pertsona bakoitzaren gaitasun eta konpetentzien garapena gakoa da ikerkuntzaren arloan balio erantsia sortzerakoan.

Sistema hau bere ezagutzaren kudeaketaren estrategiarekin eta, era berean,  bere Roadmap Teknologikoaren (edo ibilbide-orri teknologikoa) elaborazio eta jarraipenean oinarritutako Estrategia Teknologikoarekin osatzen da, zein erreferentziazko tresna estrategikoaren lana egiten duen eta jarraitu   beharreko   norabidea   adierazten   duen   bere   helburu  estrategikoak  lortzeko.  Beti  ere zentroaren  xedea begi-bistatik galdu gabe, alegia gure inguruko enpresa  eta erakundeen Ikerketa Aplikaturiko, Garapenerako  eta Informazioaren Teknologien Berrikuntzarako beharrei  erantzutea erronka berriei aurre egiteko eta beraien lehiakortasuna merkatu globalean hobetzeko.

Metodo batak eta besteak nazioarteko maila goreneko (Q1) bi zientzia-argitalpen ekarri dute, zentroa mundu mailan sektoreko liderren artean kokatuz.

Vicomtech nazioartean aintzatespen handia duten UNE 166002:2014 eta ISO 9001:2015 ziurtagiriak aldi  berean   dituen  zentro  bakarrenetakoa  da  eta,  honela,  berriro  ere,  ikerketaren  kalitatean erreferente bezala jarrita dago. Vicomtechek I+G+baren kudeaketan egiaztatze nagusia lortu zuen eta, gainera, AENOR-en I+G+b Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria eguneratzen lehenengoa izan zen 2014ean argitaratutako UNE 166002 Arauarekin. Egiaztapen honek Vicomtech I+G+baren bikaintasunean berresten du eta berrikuntzaren kudeaketaren abangoardian ezartzen du.

Vicomtech

Vicomtech ikerkuntza aplikaturiko zentroa da, 2001ean sortuta eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatzen da. Ikerketa proiektuak garatzen ditu Advanced Interaction, Computer vision, Data Analytics, Computer Graphics eta Language Technologies esparruetan.

Bere jarduera guztiak I+G+b kudeaketa sistema batek araututa daude, hala nola emaitzen etengabeko hobekuntza eta hauen neurketa, berrikuntza teknologiko prozesuen optimizazioa, baita ezagutzaren transferentzia eta sorkuntza ere, kalitate altuko metodologiak erabiltzen dituela bermatuz.