Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Estatu mailako I+G+b arloko ekimen nagusian hartuko du parte: Transfiere 2019

Azken edizioan izandako arrakastaren ostean, Euskadiko Parkeen Sarea kide den Espainiako Parke Zientifikoen eta Teknologikoen Elkarteak (APTE, gaztelaniaz) Transfiere Foroaren dinamizatzaile gisa parte hartuko du berriz ere hogeita hamar parke zientifikorekin eta teknologikorekin batera.

APTEk modu aktiboan hartuko du parte finantzaketa publikoari buruzko mahaian Itziar Epalzaren, APTEko presidenteorde eta Euskadiko Parke Zientifikoen eta Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiaren, parte-hartzearekin.

Aurtengoan, zientzia eta enpresa munduen arteko berrikuntza eta lankidetza bultzatzeko erreferentziazko ekimen bihurtu den foro horretarako ekarpen zuzenagoa prestatu du APTEk.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, beste urte batez, TRANSFIEREn, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Europako Foroan, izango da. Ekimen horretan, bi egunez, mila enpresa eta 4.700 ikerketa-talde baino gehiagotako profesionalak bilduko dira Estatu mailako I+G+b arloko ekitaldi handienean eta, aurten ere, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea APTErekin batera joango da (Espainiako Parke Zientifikoen eta Teknologikoen Elkartea). Foroaren aurtengo edizioan modu aktiboan hartuko du parte; hain zuzen ere, finantzaketa publikoari buruzko mahaian Itziar Epalza, APTEren presidenteorde eta Euskadiko Parke Zientifikoen eta Teknologikoen Sareko zuzendari nagusia, izango da, eta Fintech: Blockchain mahaian, berriz, Francisco Benítez, APTEko Blockchain-eko lantaldearen koordinatzailea. Francisco Benítezek parke zientifikoen eta teknologikoen artean blockchaineko sare pribatua sortzeko Elkartea lantzen ari den proiektu berritzaile bat izango du hizpide.

Amaitzeko, APTEk “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Komunikatzea” jardunaldian hartuko du parte (parte-hartzaileen artean aztertu beharreko bost arrakasta-kasuetako bat da). Aukeratutako proiektua Zientzia eta Teknologia, emakumeen ikuspegitik ekimena izan da. Euskadiko Parkeen Sareak 2018an modu aktiboan hartu zuen parte bertan eta horren helburua da bigarren mailako hezkuntzan STEM ikasketak aukeratzen dituzten emakumezko ikasleen ehunekoa handitzea. Hain zuzen ere, horixe da Euskadiko Sarearen 2017-2020ko Plan Estrategikoan jasotako misioetako bat zientzia eta teknologia arloetan emakumeak egindako lanari ikusgarritasun handiagoa emateaz gain.