Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Malagako Unibertsitateko Udako-Ikastaroetan hartu du parte

Bizkaia

  • Jose Miguel Corres, Sarearen presidenteak, Euskadiko Parkeen orainaz eta etorkizunaz hitz egin du, Parke Teknologikoen ereduari eskainitako ikastaroan.

Teknologi Parkeek gune berezia izan dute aurten Malagako Unibertsitateko Udako Ikastaroetan. Andaluziako Parke Teknologikoaren 20.urteurrena dela eta, “Teknologi Parkeak, eredu berria lantzen” goiburupean egin da ikastaroetako bat eta bertan hartu du parte Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak.

Uztailaren 17an, Jose Miguel Corres, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidenteak “Euskadiko Parke Teknologikoen oraina eta geroa” aztertu zituen, Andaluziako Parke Teknologikoaren Zientzia eta Teknologia Zentroan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeen eta Garaia Berrikuntza Gunearen sorrera eta garapena aipatu ondoren, euskal parkeak lehiakortasun tresna bezala eta enpresa berrikuntzaren gune bezala duten betebeharra aztertu zuen Corresek. Baita etorkizuneko erronketaz ere, besteak beste, espezializazioan, nazioartekotzean eta konexioan oinarrituko diren erroketaz.

Partekatu

Beste berri batzuk