Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen komunikazio kanalen bateratzea

2017-2020 Plan Estrategikoan ezarritako helburuen arabera, eta Parke Teknologikoen Sarea eta, horrenbestez, hura osatzen duten enpresa eta eragile guztien jarduera kanpoan gehiago ikusarazteko asmoz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parkeen komunikazio-kanalak bateratu behar ditugu. Parkeen Sarearen iritzia, gure albisteak, proiektuak, produktuak eta zerbitzuak indar handiagoz aterako dira hamabost egunez behin argitaratuko dugun Sarearen newsletter edo aldizkari bakarraren, twitterreko kanalaren (@PTEuskadi), Facebookeko orriaren (Euskadiko Parke Teknologikoa) eta hilabete bukaeran prest izango den webgune berriaren bidez: www.parke.eus.

Zuen iradokizun eta oharrak jasotzeko prest gaude komunikazioa@parke.eus helbidean eta plataforma komun berriak, modernoagoak eta hartzaile ugaritara egokituta daudenak, gustuko izango dituzuela espero dugu.

Lanean jarraitzen dugu Euskadiko Parke teknologikoen Saretik eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea hobetzeko asmoz.