Euskadiko Parke Teknologikoetako emakume zientzialarien eta teknologoen lana ikusarazteko kanpaina berria

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Konpromisoa

Euskadiko Parke Teknologikoen web orriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetako enpresa eta zentroetan lan egiten duten 200 emakume ingururen profilak biltzen ditu

Euskadiko Parke Teknologikoek hedapen-kanpaina bat abiarazi dute aurten ere beren komunikazio-kanaletan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetako enpresa eta zentroetan lan egiten duten emakume zientzialari eta teknologo guztiei ikusgarritasuna emateko.

Web orriak emakume zientzialarien eta teknologoen 200 profil inguru biltzen ditu, emakumeen eta nesken zientzian erabateko eta bidezko sarbidea eta partaidetza ikusarazten eta babesten laguntzen duen ekimenaren esparruan.

Otsailaren 6tik 17ra bitartean, eta otsailaren 11n Zientzian Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin batera, Euskadiko Parke Teknologikoek protagonismoa emango diete emakumeei. Enpresek eta ikerketa-zentroek beren erakundeko emakume zientzialariei edo teknologoei buruzko informazioa bidal dezakete helbide elektroniko honetara: komunikazioa@parke.eus, enpresaren izena, bi edo hiru lerrotan garatzen duen jarduera edo proiektua, argazki bat (>500 mpx) eta kontaktua. Profilen harrera otsailaren 17an amaituko da.

Profilak hemen kontsulta daitezke: https://parke.eus/eu/gure-konpromisoa-gizartearekin/ 

Partekatu

Beste berri batzuk