Euskadiko Pisu Arrantza Txapelketa Arabako Teknologia Parkean

Araba

Arabako Teknologi Parkea, 24/05/2012

Joan den maiatzaren 19an Arabako Teknologia Parkean Euskadiko Pisu Arrantza 2012 lehiatu zen, 125 eta 150 gramotako modalitateetan. Txapelketa parkeko lursail batean jokatu zen eta bertan 15 pertsonak hartu zuten parte. Hauetako 8, aurrez jokatutako probintzietako txapelketatan izan zirenez hautatuak, parte-hartzaile ofizialak ziren. Proba pisu bakoitzeko lau jaurtiketak osatu zuten eta uneren batean 200 metrotako marka gainditua izan zen.

Kastinga arrantza-kiroletik eratorritako kirol modalitate bat da. Beronen barnean bi modalitate bereizten dira: bata doitasun- eta punteria-probena eta bestea distantzia-jaurtiketarena. Pisu arrantza txapelketa bigarren modalitate honen barnean sartzen da; pisu zehatz baten jaurtiketan oinarritzen da, berariazko material eta teknika batzuekin, helburua ahalik eta distantzia handienera jaurtitzea delarik. Euskadiko Arrantza eta Kasting federazioa da arrantzako eta kastingeko kirol txapelketa ofizialak antolatzeko ardura duena.

Euskadiko txapelketa, lehiaketa ofiziala da eta Euskadiko Txapeldun titulua banatzeaz gain, datorren ekainaren 2an Malagan ospatuko den Espainiako lehiaketan parte hartuko duen Euskadiko selekzioa osatzeko baliagarri izango da.

Partekatu

Beste berri batzuk