Euskadiko Teknologi Parkeen eta Deusto Business Schoolen arteko lankidetza aurkeztu zaie Parkeetako enpresei

Bizkaia

  • Joan den maiatzean bi erakundeen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenean jasotako jardun eta ekintzak aurkeztu dituzte Euskadiko Parke Teknologikoen presidenteak eta Deusto Business Schooleko dekanoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Deusto Business Schol-ek, bere ikasle ohien elkartea den Deusto Business Alumnirekin batera, lankidetza hitzarmena sinatu zuten joan den maiatzaren 10ean, erakundeotatik bultzatzen diren Unibertsitate-Enpresa harremanen jardunak indartzen dituen akordioa.

Horrenbestez, bi erakundeek jardunaldiak egin dituzte enpresei hitzarmena aurkezteko, hain zuzen ere bertan jasotzen diren lankidetzarako konpromisoak. Urriaren 2an egin zen jardunaldia Araban, urriaren 4ean Bizkaian eta urriaren 11ean Gipuzkoan, Jose Miguel Corres eta Guillermo Dorronsororen eskutik, Euskadiko Parke Teknologikoen Presidentea eta Deusto Business Schooleko dekanoa hurrenez hurren.

Prestakuntzaren arloan, Euskadiko Teknologi Parkeek eta bertan kokatutako enpresa, I+G zentro eta gainerako erakundeek baldintza bereziak izango dituzte Deusto Business Schoolen Programa Irekiak eta Zuzendarientzako eta Prestakuntzarako Masterretan. Honekin batera, Parkeek enpresetako pertsona espezializatuak identifikatu ahal izango dituzte, euren esperientzia profesionalak transmititzeko Deustoko negozio eskolako zenbait ikasgai, mintegi edo prestakuntza jardunaldietan, gradu eta graduondoko Ikasketa Planen esparruan, baita zuzendari prestakuntzaren berariazko programatan ere.

Proiektu, praktika eta enpleguaren arloan, Parkeen sareak eta bere enpresek, ikasleen bidez enpresetan aplika daitezkeen berariazko proiektuak garatu ahal izango dituzte. Aldi berean, praktikak egiteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenak egitea indartuko dute, baita graduatzear dauden ikasleen profil desberdinen inserzioa eta Deusto Business Schoolen prestatutako 12.000tik gora ikasle ohiena.

Euskadiko Parke Teknologikoaren Sarearen eta Deusto Business School eta Deusto Business Alumniren artean lortutako konpromisoen osagarri izango dira, mintegiak antolatzeko eta bi aldeek interesgarritzat jotzen dituzten edukien hedapenerako elkarlana.

Partekatu

Beste berri batzuk