Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak “Berrikuntzarako minutu bat” ekimenarako bere ideia aurkeztu du

Araba

Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak “Berrikuntzarako minutu bat” ekimenean parte hartu du, Innobasquek bultzatutako eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzaren laguntza duen ekimenean, hain zuzen ere.


Azaroan martxan jarritako “Berrikuntzarako minutu bat” ekimenak ekintzetara bideratutako berrikuntzaren kultura sustatu nahi du eta arlo ezberdinetako 70 agente baino gehiagoren partaidetza du (bankuak, administrazioa, ikerkuntza, mundo akademikoa, industria, zerbitzuak, elkarteak, etabar) euren erakundeen barruan minutu bat antolatuz eta erronka zehatz baten inguruan irtenbide edo hobekuntza bat aurkitzeko ideiak emanaz.

Teknologi parkeen kasuan, aurkeztutako erronka eta azaroaren 24tik 28ra bitartean langileek aurrean izan dutena “parkeetako seinalizazioa nola hobetu” izan zen.

Guztira, lau egunotan 33 proposamen berritzaile aurkeztu ziren, hauetatik irabazlea atera zelarik eta abenduaren 23an ezagutzera eman zena: “Parkearen webgunean eraikinen GPS koordenadak jartzea euren ibilgailuetan edo sakelekoetan nabigatzaileak dituzten bisitariei zuzenduta eta android eta i-phone/i-pad, blackberry edo antzekoetan APP bat garatzea sakelekoan deskargatu ahal izateko”. Proposamen irabazlea Egoitz Echanizek, Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkeko teknikariak egin zuen.

Proposamenen balorazioa errazak, ekonomikoak eta egingarriak izan behar ziren ideiak aurkezterakoan kontutan hartu behar ziren irizpideen arabera egin zen:

1.Bat etortzea baloreak/xedea/ikuspegia

2.Ideiaren garrantzia

3.Baliabideak

4.Epe laburra

Ideia irabazleaz gain, beste lau finalista egon ziren:

•Google earth webgunean eraikien zenbakiak eta GPS koordenadak jartzea.

•Aireportuen antzeko seinalizazioa, ibilgailutik ikusteko erraza. Eraikinak A, B eta D helbideekin identifikatzea.

•Harrerak informazio puntu gisa duen seinalizazioa indartu.

•Parkea kolore ezberdinetan banatu eraikinaren zenbakiaren arabera, bisitariak eremutan, koloretan, ikus dezan.

Urtarrilean hasita, Euskadiko Teknologi Parkeetako Sareak ideia irabazlea parke guztietan nola gauzatu eta nola jarri martxan aztertuko du

Partekatu

Beste berri batzuk