Euskadiko Teknologi Parkeetako “Ate Irekien Egunak” adin guztietarako berrogeitik gorako ekintzak eskeiniko ditu

Araba

Bernabe Unda Industria sailburua igandean Miramongo ekintzetan izango da. Jardunaldia “The Week” Zientziaren Astean kokatzen da


Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak eta Araba eta Donostiako Teknologi Parkeek euren Ate Irekien Eguna ospatuko dute datorren igandean, hilaren 13an, aukera ezin hobea modu dibertigarrian eta erakargarrian Teknologi Parkeetan eta bertan dauden enpreseetan egiten den lana ezagutzeko. Adin guztietarako 50 ekintza baino gehiago egongo dira sendi askorentzako ohiko zita bihurtu den honetan. Astelehenean inauguratu zen Zientziaren Asteko ekintzetan kokatutako Ate Irekien Egunaren helburua Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza gizarteari hurbiltzea da eta, era berean teknologi berrietan, ikerketan, garapenean eta berrikuntzan oinarritutako kalitate handiko ingurunean dagoen industria inguru baten eredu bat erakustea ere.

Arabako Teknologi Parkea

Azaroaren 13an Arabako Teknologi Parkeak bere Ate Irekien Jardunaldiaren hamalaugarren edizioa ospatuko du. Ateak goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean irekiko ditu eta bertan adin guztietako lagunentzako ekitaldiak antolatuko dira, bai Parkearen eraikin nagusian eta baita egun horretan ateak irekiko dituzten enpresetan eta teknologi zentroetan ere.

Ibilgailu elektrikoak, globo aerostatiko bat, puzgarriak, talo, txokolate eta zientzia dibertigarriko tailerrak, bisitak enpresetara eta erakusketak.

Miñanon ere, “txu-txu” tren bat ibiliko da goizeko lehen ordutik ekintzak egingo diren tokietan zehar.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bere Ate Irekien Egunaren XII. edizioa ospatuko du era guztietako publikoari zuzendutako ekintzekin. Goizeko 10:00etatik eta 14:00ak bitartean, gazteentzako zientzia tailerrak, aeromodelismoa, magia ikuskizuna, musika,…eta aurten, nobedade gisa, “segway”, “roller” eta “trikke” zirkuitoak egongo dira. Energiaren Euskal Erakundeak ibilgailu elektrikoak erakutsiko ditu eta bisitariek bizikleta elektrikoak erabili ahal izango dituzte.

Aurten ere, BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa bisitatu ahal izango da, bertan udan, estatu mailan izan diren gaztetxoentzako lehen kanpamendu teknologikoak egin dira arrakasta handiaz eta bere helburua zientzia eta teknologia gizarteari hurbiltzea da, batez ere, ikasleei. Zentroak toki ezberdinak ditu mundu digitala, nanoteknologiak, bioteknologiak edota errobotikatik ibilbide bat egin ahal izateko.

Honez gain, enpresa eta teknologi zentroak ere bisitatu ahal izango dira eta egun horretarako prestatu dituzten ekintzetan parte hartzeko aukera egongo da, baita parkearen inguruan egongo direnetan ere, esaterako, puzgarriak, ume zein nagusientzako tailerrak, laborategiak ikusi edota golfean aritzeko ikastaroak. Ekintza multzo erakargarria urtero-urtero hurbiltzen diren pertsonentzat.

“Txu-txu” trenak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean zehar ibilbidea egingo du bisitariek ezagu dezaten eta ateak irekiko dituzten enpreseetara hurbiltzeko ere.

Donostiako Teknologi Parkea

Eta Donostian, Miramongo Ate Irekien Egunak hamabigarren edizioa beteko du. Donostiako Teknologi Parkeak eta Eureka! Zientzia Museoak antolatuta, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte luzatuko da eta Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua izango da bertan.

Ekintzak adin guztietako lagunentzat izango dira eta Eureka! Zientzia Museoan egingo dira: umeentzako tailerrak, zientzia ikuskizunak, “segway” zirkuitoak, animazioak, bisitak Planetariumera eta Parkeko enpresa batzuren standak ere izango dira, bertan egiten duten lana erakusteko. Gainera, Argazki Digitalen VIII. Lehiaketa ospatuko da.

Miramonen bertan, enpresek euren ateak irekiko dituzte Donostiako Teknologi Parkean egiten duten lana erakusteko asmoarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk