Euskadiko Teknologia Parkeek 10.000 janari kilo biltzea espero dute Elikagaien Bankurako

Araba

Arabako ta Gipuzkoako Parkeek gaur jarri dute janari, gabonetako ta haurrentzako produktuak biltzeko ekimena martxan beraien langileen artean. Bizkaiko Parkeak hurrengo hilaren 17an hasiko du bazkari bilketaren ekimena, aurtengoarekin seigarren edizioa izango dena.

Euskadiko Parke Teknologikoek janari, gabonetako ta haurrentzako produktuen bilketa ekimena jarri dute martxan, datozen egunetan Elikagai Bankuari laguntzeko asmoz. Gaur egungo egoera kontutan izanda, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak azken sei urtetan egin duen ekimenari, aurten lehen aldiz, Araba ta Gipuzkoako Parkeak bildu zaizkio. Kanpaina data ezberdinetan ospatuko da Parke bakoitzean Elikagai Bankuaren gomendioz, ta guztira 10.000kilo bazkari biltzea espero da.

BIZKAIKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEA

Kanpaina datorren abenduaren 17 tik 21ra ospatuko da. Horretarako, 502 eraikinean, 13:00h eta 14:30h bitartean empresa ta langileek elikagai dohaintza egin ahal izango dute. Elikagai Bankuak galkorrak ez diren eta oso elikagarriak diren arroza, pasta, lekaleak ta olioa bezalako elikagaiak eskatu ditu. Behin kanpaina bukatu ezkero, elikagai guztiak sailkatuko dira bere esku emate haurretik.Aurtengoa jarraiako seigarren urtea da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Bizkaiko Elikagai Bankuaren eskutik kanpaina hau egiten duela gabon bezperatan.                                                                                                                                   

ARABAKO TEKNOLOGI PARKEA

Arabako Teknologi Parkeak aurten lehen aldiz jarri du martxan mota honetako kanpaina, hurrengo goiburuaz, Helburua 3000 kilogramo Zer kostatzen zaizu kilogramo bat galdu eta gehien behar duenari ematea?Bilketa kanpaina gaur astelehena hasiko da eta datorren abenduaren 19an bukatu, eta 20an Arabako Elikagai Bankuari emango zaizkio dohaindutako elikagai guztiak behartsuei banatzeko.Biletarako kartoizko kutxak jarriko dira Parkeko eraikin guztien sarreretan eta bi elikagai salmenta puntu jarriko dira, eraikin nagusiaren sarreran eta kafetegian, guztien parte hartzea errazteko.Arabako Ekikagai Bankuak eskatu dituen elikagai ta produktuak, lekaleak, arroza, pasta, esnea, olioa ata haurrentzako produktuak dira (oihalak, toalitak, haur esnea, biberoiak ta abar).

GIPUZKOAKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEA

Gipuzkoako parkea ere aurten biltzen da lehen aldiz ekimen honetara eta horretarako Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin hitzarmen bat sinatu du, lankidetza, kanpaina honetaz aparte, urte guztian izateko.Oraingo honetan, bilketa kanpaina gaur hasiko da eta datorren abenduaren 17an bukatuko da. Parte hartu nahi duten enpresa eta langile guztiek beraien dohaitzak eraikin nagusiko sarreran utzi ditzakete.Gipuzkoan laguntza handiko izan zitekeen eta eskatzen diren produktuak lekaleak, pasta, arroza, oiloa eta gabonetako eta haurrentzako produktuak dira.

Partekatu

Beste berri batzuk