Euskadiko Teknologia Parkeek EDUROAM ekimenarekin bat egin dute

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Parkeak, i2basque Sare Akademikoaren bitartez, EDUROAM (education roaming) ekimenari batu zaizkio. IRIS Sareak ematen duen mugikortasuneko WiFi zerbitzua da, zeinaren bitartez atxikitako instituzioetan diharduten ikasle, ikerlari langileei hari gabeko konektibitatea eskaintzen zaien, euren campusaren bidez bai intranet akademikora bai internetera sartzeko

Sare korporatiboei esker, erabiltzaileak kanpoan daudenean edo beste instituzio batzuk bisitatzen dituztenean ere konexioa erabil dezakete, nola tokian toki hala nazioartean

Eduroameri atxikitako instituzioren bateko kide diren bisitariak Parkeetako WiFi zerbitzuaz baliatu ahalko dira internetera konektatzeko, jatorrizko instituzioak eman dizkien sinestamendu berberak erabiliz. Zerbitzua erabilgarri dagoen eremuetako (Parkeetako eraikin nagusiak) sarbide-puntuen bidez (Access Point edo AP) eskaintzen da zerbitzua. APek antena bat edo gehiago dituzte, gailu mugikorrekin komunikatzeko

firma 005Euskadiko Teknologia Parkeak SSIDan –EDUROAM nazioarteko WiFi sarearen identifikazioa– integratu dira, Parkeetan kokatutako enpresei zein bisitariei ematen dizkieten zerbitzuak hobetzen jarraitzeko. Apustu aurrendaria da estatuko teknologia parkeen artean eta jada martxan dago Miramon-Donostiako, Zamudioko eta Miñao-Gasteizko egoitza nagusietan. Guztira, gaur egun arte, 137 instituzio eta CSICeko zentro daude konektatuta.

Mugikortasun seguruko zerbitzu internazionala da Eduroam, hezkuntza- eta ikerketa-komunitaterako garatua, “ireki ezazu gailu eramangarria eta konektatuta egongo zara” lelopean. Nazioarteko ekimena izaki, GEANT 3 sarearen finantzazioa du eta Europako hainbat sare akademikoez nahiz TERENAren bidez ere eskaintzen da. Eduroam Europari esker mugikortasunaren espazioa zabaldu egin da eremu akademiko europarrean, eta zubiak eraikitzen ditu eduroam Kanadarekin eta eduroam APANekin (Asia eta Pazifikoa).

Informazioaren Gizartearen Euskadi Planaren barruan dago i2basque Sare Akademikoa eta, 2011ko urtarriletik aurrera, Ikerbasque Fundazioak kudeatzen du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate, Ikerketa, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko erakunde independentea da aipatutako fundazioa.

i2basqueren helburua da Euskadiko I+G+B komunitatea ardaztea, azpiegiturak eta IKT zerbitzuak eskainiz. Horrenbestez, lankidetza erraztu nahi du bai Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (RVCTI) osatzen duten eragileen artean eta bai antzeko sareetako eragileen artean. 2005etik aurrera, komunikazioen sare nagusia hedatzen ari da, Euskal Autonomia Erkidegoko I+G+B eragile nagusien sare korporatiboak konektatzen dituena. Era berean, banda zabaleko sareekin lotura estua duten zerbitzuak ematen ditu zenbait alorretan, hala nola kalkulu intentsiboan, multimedian eta interneteko edukien kudeaketan.